Lasarte-Oria Berriak

Web honen sarrera berrien parte izan nahi baduzu, zure helbide elektronikoa harpidetzarako kutxan sartu baino ez duzu. Informazio hori soilik xede horretarako erabiliko dugu. Eskerrik asko.



Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Zinema (h)abian "Cinema en curs"
Kultura - Zinea

'Cinema en curs' 2005-2006an Katalunian sortutako proiektu pedagogikoa da. A Bao A Qu kultura elkarteak sustatutako ekimenak zinema hezkuntza testuinguruan txertatzea du jomuga. Proiektua sortu zenetik 30000 haur eta gaztek baino gehiagok hartu dute parte; 3 urtetatik 18 urtera arte. Lehen eta bigarren hezkuntzako zentro publikoetan garatzen da: Katalunia (23 zentro), Galizia (5 zentro), Madril (3 zentro), Berlin (2 zentro), Brandenburgo (3 zentro) eta Txile (7 zentro).

Gehiago irakurri...
 
Eskuragarri dago San Pedro Jaietako programa.
Festak - San Pedro

Gaurtik aurrera, Udalak Lasarte-Oriako herritarren eskueran jarriko du 2018ko San Pedro Jaietako programa hemen (PDF). Horrela, nahi duenak nahi duenean deskargatu eta kontsultatu ahalko du.

 
Eraso homofobo eta matxisten kontrako ''Ligoteo sanoa, bai!'' kanpaina San Pedro jaietan
Festak - San Pedro


Udalak 'Ligoteo sanoa, bai!' kanpaina plazaratu du San Pedro jaietarako. Haren bidez, portaera matxistei eta homofoboei buruz kontzientziatu nahi da, eta sexu-eraso posibleak prebenitu. Lasarte-Oriako alkate Jesus, Zaballosek aurkeztu zuen kanpaina, Lourdes Acevedo zerbitzu sozialetako zinegotzia, arloko burua eta Emakumeen Zentro Zibikoko berdintasuneko teknikariak lagun zituela. San Pedro jaiak hastera doazen honetan, udalak festa-garaietako sexuaren eta berdintasunaren gaia landu nahi duela iragarri zuen.

Gehiago irakurri...
 
Lasarte-Oria Aquarius itsasontziko errefuxiatuekin
Bestelakoak - Oharrak

Lasarte-Oriako Udalak etxebizitza bat eskaini du Aquarius itsasontzitik datorren familia bat aterpetzeko, orain urtebete Siriatik aterpe bila zebiltzanekin egin zuen moduan.

Gehiago irakurri...
 
Lasarte-Oriak Aire Libreko Museoaren gida bat argitaratu du
Kultura - Erakusketak


Lasarte-Oriak badu jadanik udalerrian barrenako hiru ibilbide jasotzen dituen gida bat (PDFn jaitsi), interes artistiko-kulturaleko mural, eskultura eta eraikinen xehetasunekin. Gida udalerri osoan etxez etxe banatuko da. Lasarte-Oriako alkateak, Jesus Zaballosek, udalerrian bisita daitezkeen obra guztiak jasotzen dituen gida berria aurkeztu zuen. Obrak hiru multzotan biltzen ditu: muralak, eskulturak eta eraikinak. Kulturako eta Sozioekonomiako departamentuek elkarrekin egindako lanaren fruitu da gida, eta Lasarte-Oriako etxe eta eskola guztietara banatuko da. Horretarako, 8.200 ale argitaratu dira.

Gehiago irakurri...
 
Zeure jaietako blusa margoztera anima zaitez!
Gazteria - Ikastaroak

Udalak blusak edo kamisetak pintatzeko tailer bat antolatu du Gaztelekuan ekainaren 15erako, 18:00etan, 17 eta 30 urte bitartekoei zuzendua. Plazak gehienez 15 dira, eta beharrezkoa da Gaztelekuan izena ematea.

 
Martxan da Askatasunaren Parkeari buruz parte hartzeko prozesua
Bestelakoak - Oharrak


Alkateak Askatasunaren Parkearen etorkizuneko berrantolamenduari eta erabilerei buruzko ideiak eta iradokizunak jasotzeko prozesu berria aurkeztu zuen. Prozesua Emun kooperatibak zuzenduko du, 9.293 euroko kostuarekin. Alkateak, Agustin Valdivia hirigintzako zinegotzia eta Emun kooperatibako proiektuaren arduraduna den Olatz Irizar lagun zituela, azaldu zuen prozesu honi ekiteko arrazoia dela herritarren eskari bati erantzuna ematea, bai eta Udalbatzarrak gobernuko ekipoari emandako agindu bati ere. Prozesua ekainaren 8an abiatuko da, herritarren ideiak eta proposamenak jasotzeko orri bat etxez etxe banatzearekin.

Gehiago irakurri...
 
Ireki da enpresa txikiak sortzeko laguntzetarako epea
Bestelakoak - Oharrak


Udalak merkataritzaren, ostalaritzaren edo zerbitzu pertsonalen arloan enpresa txikiak sortzeko laguntzen eskaeretarako epea ireki du. Aurten deialdia 35.000 eurokoa da, laguntza-lerro berri bat sortu baita desgaitasunen bat duten edo 55 urtetik gorako adina duten pertsonentzat. Laguntzak abenduaren 31ra arte eskatu ahalko dira.

Gehiago irakurri...
 
Udako Txokoetan izena emateko epea ekainaren 6tik 13ra izango da
Gazteria - Oporraldiak

Udalak antolatutako Udako Txokoek bi txanda izango dituzte, bata uztailean eta bestea abuztuan eta txanda bakoitzean bi modalitate eskainiko dira, 3 ordukoa (10:00etatik 13:00etara) eta 4 ordukoa (9:00etatik 13:00etara). 3 ordukoaren prezioa 100,00 €-koa izango da eta 4 ordukoarena, berriz, 135,00 €-koa. Haur Hezkuntzako 3 urteko haurretatik hasi eta Lehen Hezkuntzako 6. mailaraino egin duten gaztetxoak eman ahal izango dute izena.

Gehiago irakurri...
 
Hozkailu solidarioa komikiak lehenengo pausuak eman ditu Lasarte-Orian
Bestelakoak - Oharrak


Hozkailu solidarioa programaren arduradunek Lasarte-Oriatik zabaldu  dute dibulgaziozko komikia. 1.550 ale inprimatu eta ikastetxeetan banatuko dira proiektu pilotu baten bidez (PDF formatuan jaitsi).

Gehiago irakurri...
 
San Pedro Jaietan kanpoko taberna-barrak ipintzea
Festak - San Pedro

San Pedro Jaietan kanpoko taberna-barrak ipintzeko eskaeraren epea irekia.Epea ekainaren 8an amaitzen da.

Gehiago irakurri...
 
Lasarte-Oriako Udala B@kQ ziurtagiriaren jaulkipena kudeatzen hasi da
Bestelakoak - Oharrak

Udalaren zerbitzu digitaletarako sarbidea. Erroldako ziurtagiriak ateratzea, sarrerako erregistroa eta udaleko beste gestio batzuk Internet bidez. KZgunearekin eta osasun-zentroarekin batera, udala ere hasia da B@kQ (“baku”) ziurtagiria jaulkitzen, administrazioaren sistema digitaletan identifikatu ahal izateko, dela udaletxean, dela diputazioetan, Eusko Jaurlaritzan, Osakidetzan... Ziurtagiri hori e-DNI, IZENPE, ONA eta gisako txartelek dauzkaten ziurtagiriekin batera onartua izango da, baina abantaila batekin, zeren eta, euskarri birtual batean dagoenez gero, irakurgailurik ez baitu behar eta ordenagailuan, tabletan eta smartphone telefonoetan erabil baitaiteke. Dohainik jaulkitzen da, azkar, eta posta elektronikoko helbidea eta telefono mobila edukitzea besterik ez du eskatzen. Behin aktibatutakoan, era guztietako gestioak egin ahalko dituzu Euskadiko administrazioekin. Atera ezazu lehenbailehen. Informazio gehiago https://www.izenpe.eus/bak/ web-orrian eta udalaren bulegoetan.

 
2018ko San Pedro jaietarako programa aurkeztu dute
Festak - San Pedro


Udaleko eta gizarteko zenbait ordezkarik atzo aurkeztu zuten aurtengo jaien programa. Ekitaldian, Txus Alonso festetako zinegotziak lankidetza eskertu zien entitate parte-hartzaileei, eta programaren parte aipagarrienak aletu zituen.

Gehiago irakurri...
 
Arrisku gabeko plazera sentiaraztera ausartu zaitezte!
Bestelakoak - Oharrak

SEXUA tabu izaten jarraitzen duen gauza da, ez duzue uste? Batzuoi lotsa ematen digu SEXUAZ hitz egitea, beste batzuei beldurra ere ematen die. Beldur edo lotsa hau desinformazioa izaten amaitzen du gizartean eta horrek duen ondorioa SEXU praktika arriskutsuak izatea da eta horrela, STIren areagotzea. Gure tradizioengatik, praktika osasuntsuetan hezitzeko eta STIren aurkako proiektuak egiteko, beldurra erabili dugu mezu bezala, debekuaren edo alarmaren estrategiak SEXUAren inguruan existitzen diren mamuak berpiztuz eta sustatuz. Horregatik, Dis-FRUTA-tu sortu dugu, SEXUAK ez duelako arriskurik, SEXUAZ gozatu behar dugulako eta SEXUAREN inguruko praktika arriskutsuen aurka alternatiba guztiz gozagarriak existitzen direlako.

Dis-FRUTA-tu Gehituk sortutako spot bat da STIren aurkako udako kanpainan erabiltzeko. Honen helburua, komentatu den bezala, SEXUAREN inguruan existitzen diren mamuekin amaitzea da SEXU praktika seguruak ikustaraziz eta baliabideak existitzen direla erakutsiz. Hala, gonbidatzen zaituztegu honen estreinaldira hurrengo asteazkenean, ekainak 20, LASARTE-ORIAN, arratsaldeko 18:00tan Manuel Lekuona Kultur Etxean. Sarrera guztiz doakoa izango da. Gainera, irudian ikusi ahal duzuen bezala (PDF), beste hainbat gauzaz betetako arratsaldea izango da.

 
Erketzek jasoko du omenaldia San Pedro jaietan
Festak - San Pedro


Erketz Dantza Taldea izango da 2018ko San Pedro jaietan omendutako taldea. Entitateak, aurten bere 50. urteurrena ospatzen duelarik, Lasarte-Oriako herriarenganako eta udalarenganako esker onez hartu du ohore hori.

Gehiago irakurri...
 
Hautatu da Jaietako kartela
Festak - San Pedro


Diego Gil Hernando y Toño Gil burgostarren diseinua izan da aukeratua 2018ko San Pedro jaien kartelerako. Gaur goizean, Txus Alonso festetako zinegotziak aurkeztu du kartel irabazlea. Epaimahaiko kideak Txema Vallés, Begoña Lumbreras eta José Manuel Monge ziren, eta, aurkeztutako 54 lanak eta herritarren iritziak aztertu ondoren, Diego Gil Hernandoren y Toño Gutierrezen proposamena hautatu zuten.


 
Ekainaren 11tik 22ra zabalik egongo aurre-matrikulazio epea Dantza Eskolan
Kultura - Ikastaroak

Lanaren xedea deskubritzea, ikertzea eta esploratzea izango da, kontzientzia eta pertzepzioa intentsifikatuz, aldi berean kontrola eta arriskatu beharra irakatsiz eta zuzenean gozamenera, jostaketara, arrakastara eta errealizaziora orientatuz. Gure ikuspuntutik, pertsonek beren barnekotasuna adierazi ahal izateko kanal bat da dantza, halako eran non espresio-kanal hori bihurtuko baita eta haurrei sentsibilitatea garatzeko bidea emango baitie.

Informazio osoa (PDF)

 
Gehituren 'Udako plazerak' gaiari buruzko argazki-lehiaketarako epearen amaiera
Gazteria - Lehiaketak

Ekainaren 15ean amaitzen da Udako plazerak gaiari buruzko argazki-lehiaketako lanak aurkezteko epea. Argazkiak sare sozialetara igo behar dira, eta saria otar bat plazer izango da. Lehiaketa hau transmisio sexualeko gaixotasunen prebentziorako Gehituren kanpainaren barruan dago.

Gehiago irakurri...
 
Aste Berdea 2018
Bestelakoak - Oharrak


Iraunkortasunean eta berdintasunean oinarritutako garapen baten alde pertsonak agente aktibo bilakatu daitezen, eta gizarte-komunitateek ingurumen gaietan jarrera aldaketa sustatze aldera, Nazio Batuetako Asanblada Orokorrak, 1972ko abenduaren 15eko erresoluzioan 2994 (XXVII), ekainaren 5a Mundu mailako Ingurumen Eguna izendatu zuen, gizartea ingurumenaren zaintzearen eta hobetzearen aldeko sentsibilizazioa sustatzeko.

Gehiago irakurri...
 
Zabalik dago Musika Eskolan ikastaroetan aurrematrikulatzeko epea
Bestelakoak - Hezkuntza

Gaurtik ekainaren 8ra aurrera zabalik dago Lasarte-Oriako Musika Eskolan aurrematrikulatzeko epea. Interesatuek Kulturetxera jo behar dute, 9:00etatik 14:00etara bitartean.

Liburuxka ikusi PDFn.

 
Hasi dira Uistin kaleko obrak
Bestelakoak - Oharrak


Hasten dira Uistin kalea berrurbanizatzeko obrak. Hori dela eta, eremua hesitu egingo da interbentzioa egingo den zona ibilgailurik gabe uzteko.

Gehiago irakurri...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

1. orria 70(e)tik
Copyright-a © 2018 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.