|
Bestelakoak -
Lehiaketak
|
|
Lasarte-Oriako Udalak, Kultura Batzordearen bitartez, Lasarte-Oriako Literaturako XXVI. Lehiaketarako deialdia egiten du, ondoko OINARRI (PDF) hauen arabera.
Mikrokontakizunak, gehienez 1500 karaktere, zuriuneak barne. Euskaraz eta gaztelaniaz; Saria: 500 €; Epea: Ekainak 8 Kartela jaitsi (PDF)
|
|
Bestelakoak -
Lehiaketak
|
|
Lasarte-Oriako Udalak, bere Kultura Batzordearen bitartez eta gure udalerriko haurren eta gazteen literatur sorkuntza bultzatzeko eta sustatzeko xedez, Lasarte-Oriako Haur eta Gazteen XXV. Literatur Lehiaketarako deialdia zabal-tzen du, ondoko OINARRI (PDF) hauen arabera.
Euskaraz eta gaztelaniaz; Ipuina eta poesia; Hamabi sari; Epea: ekainak 8 Kartela jaitsi (PDF)
|
|
Kultura -
Haur Zinea
|
|
"Lorax. En busca de la trúfula perdida" filmak mutiko baten istorioa kontatzen du, zein objektu baten bila dabilen bere ametsetako neskaren maitasuna lortzeko. Baina horretarako Loraxen istorioa ezagutu beharko du. desagertzeko bidean dagoen mundua babesteko borrokatzen ari den izaki erretxin baina aldi berean xarmangarriaren istorioa hain zuzen.
Manuel Lekuona. Maiatzak 13, 17:00etan, 3,40 € Trailerra: http://youtu.be/VKCbCoIgEYY
|
|
Festak -
San Pedro
|
|
San Pedro jaien programazioaren esparruan Lasarte-Oriako Udalak norgehiagokako erregimenean emango dituen diru-laguntzak erregulatzea da deialdi honen xedea. Egoitza Lasarte-Orian duten pertsona fisiko eta juridiko publiko nahiz pribatuak izan ahalko dira laguntzen onuradun, betiere interes orokorreko jardueraren bat egiten badute San Pedro Jaien esparruan.
Eskabideak aurkezteko epea eta modua: Eskabideak Lasarte-Oriako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, edo horretarako legez ezarritako beste edozein lekutan, maiatzaren 25eko 13:00ak bitartean.
Informazio osoa (ZIP)
|
|
Kultura -
Zinea
|
|
Marcel Marx idazlea eta bohemio ezaguna Le Havre hirira joango da, berak bere burua erbesteratuta. Zintzo asko bota-garbitzaile gisa lanean hasi, eta jendearengandik gero eta gertuago dagoela sentituko du. Ahazturik du egile sonatu izateko kontu hura, eta zoriontsu da bere triangeluan: taberna gogokoena, lana eta Arletty emaztea. Baina patuak Afrikatik iritsitako etorkin adingabe bat ipiniko dio parean. Arletty gaixotu egingo da, eta Marcelek giza axolagabekeriak eraikitako murru hotza suntsitu beharko ditu; horretarako, baikortasuna eta auzoko bizilagunen elkartasuna izango ditu arma bakar.
Manuel Lekuona. Maiatzak 10, 21:30etan, 4,40 € Manuel Lekuona. Maiatzak 13, 19:30etan, 5,50 € Trailerra: http://youtu.be/LRKhDmKOIpc Info+ http://www.okendozinema.org
|
|
Kultura -
Antzerkia
|
|
"La lechuga", César Sierra idazle eta zuzendari caracastarrak idatzitako komedia da. Arrakasta handiz estreinatu zen New Yorken, Miamin, Txileko Santiagon, Chicagon, Buenos Airesen…Txilen bizi den Rosita Nicolet antzerki aktore eta zuzendariak gidatuta, Glu Gluren ekoizpen hau maila ertaineko hainbat familiaren arazoa erakustera datorkigu: ahal dutena baino maila altuagoan bizi nahia, etxe kanpoan ezkutatzen dena etxe barruan oihuka azaleraturik eta euren buruan ikusi nahi ez dituzten hutsak…
Manuel Lekuona. Maiatzak 11, 20:30etan Sarrerak: 5 € (on-line) eta 6 € (lehiatilan) Eros ezazu orain zure sarrera. Klik hemen! Ikuskizunaren bideoa: http://youtu.be/qjn44ih5LwE Info+ http://www.glugluproducciones.com
|
|
Bestelakoak -
Hezkuntza
|
|
2011 eta 2012 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek Haurreskolak Partzuergoko zentroetan plaza eska dezakete. Maiatzaren 8rarte jaiotako haurrek eskaera aurkeztu beharko dute dagokien eran eta epean, behin-behineko eta behin-betiko zerrendatan kontutan hartu ahal izateko. 2012ko maiatzaren 9tik ekainaren 10era jaiotako haurren eskaera ekainaren 11rarte aurkeztu ahal izango da, haurra jaio ondoren eta behin-behineko eta behin betiko zerrendetan kontuan hartu ahal izateko. 2012ko ekainaren 11tik 30era jaiotako haurrek eta urrian hasi nahi dutenek 2012ko uztailaren 6rarte eskaera aurkeztu ahal izango dute, haurra jaio ondoren eta ez dira epez kanpotzat hartuko, baizik eta behin betiko zerrendetara gehituko dira.
Manuel Lekuona. Epea: Maiatzaren 2tik 11ra (09:00-13:30 h.). Informazioa (PDF) | Izena emateko orria (PDF) info+: http://www.haurreskolak.net
|
|
Kultura -
Bertsolaritza
|
|
Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Ane Labaka eta Unai Muñoa. Partaideak: Bertso Eskola, Xumela, Amaia G. Caballero, Mundialak Gara, Rugby Beltzak, Kukuka, Erketz Dantza Taldea, Udal Musika Eskola, dantzariak (Maider Oiartzabal, Dabid Egizabal, Diego Egizabal, Jokin Aierregarai, Olatz Razkin eta Olatz Begiristain), musikariak (Aitor Lasa eta Arantzazu Mujika) eta Txalagore txalapartariak.
Manuel Lekuona. Maiatzak 5, 22:00etan Antolatzaileak: Ttakun Kultur Elkartea eta Lasarte-Oriako Udala Sarrerak: 3 € (on-line) eta 3,20 € (lehiatilan) Eros ezazu orain zure sarrera. Klik hemen!
|
|
Kultura -
Haur Zinea
|
|
Adam Alaskako bizitza aspergarriaz nekatuta dago eta bere kazetari karrera Alaskatik kanpo benetan planteatzen duenean, albiste garrantzitsu batekin topatzen da: Baleen talde bat Zirkulu Polar Artikoaren izotz bloke baten azpian harrapatuta geratu direla. Horrekin ehundaka erreportari hurbiltzen dira albistea eman ahal izateko. Baino Adamek badaki zeinekin lan egin exklusiba izateko: bere neska-lagun ohiak, Rachel, Greenpeace taldeko aktibistarekin. Biok batera baleak erreskatatzeko lan egingo dute.
Manuel Lekuona. Apirilak 29, 17:00etan, 3,40 € Trailerra: http://youtu.be/g41wzoZP4Zc
|
|
Kultura -
Zinea
|
|
Simin eta Nader senar-emazteak eta alabak Iran uztea pentsatu dute, bizitza hobea izateko asmoz. Baina azkenean senarrak Iranen geratzea erabaki du bere aita zaintzeko, Alzheimerra duela jakin baitu. Hori dela eta, emazteak dibortzioa eskatzen du, baina ez du lortuko eta bere gurasoenera joango da bizitzera. Nader senarrak emakume bat kontratatuko du bere aita zaintzen laguntzeko. Egun batean, etxera iristean, oheari lotuta dagoela aurkituko du aita. Hortik aurrera, bere bizitza irauli egingo da.
Manuel Lekuona. Apirilak 26, 21:30etan, 4,40 € Manuel Lekuona. Apirilak 29, 19:30etan, 5,50 € Trailerra: http://youtu.be/wnSPZq3_8jQ Info+ http://www.okendozinema.org Info+ http://www.jodaeyenaderazsimin.com
|
|
|
Bestelakoak -
Lehiaketak
|
|
Lasarte-Oriako Udalak, Kultura Batzordearen bitartez, Lasarte-Oriako Literaturako XXVI. Lehiaketarako deialdia egiten du, ondoko OINARRI (PDF) hauen arabera.
Poesia, gai eta metrika libreak, gutxienez 300 bertso-lerro. Saria: 1000 €; Epea: Ekainak 8 Kartela jaitsi (PDF)
|
|
Kultura -
Haur Antzerkia
|
|
Pirritx, Porrotx eta Marimotots Irriaren Hirira gonbidatu dituzte, Zazpikoloroaren Festara. Usadioak dioenez, biharamun goizean jaioko da Zazpikoloro berria: urte osoan zehar mundua koloreztatuko duen hegazti miragarria. Gauaren erdian, ordea, Belekoi Andere zuri-beltz eta gaiztoa azalduko da, eta Zazpikoloroaren arrautza bahituko du. Patakon gidari dutela, eguna argitu aurretik aurkitu beharko dute arrautza pailazoek. Lortuko ahal dute Zazpikoloroa askatu eta munduaren koloreak babestea?
Manuel Lekuona. Maiatzak 12, 16:30 eta 19:00etan Sarrerak: 5 € (on-line) eta 6 € (lehiatilan) Eros ezazu orain zure sarrera. Klik hemen! Info+ http://www.katxiporreta.com
|
|
Gazteria -
Kontzertuak
|
|

Duela 800 urte inguru, txirulari batek Hamelingo arratoi inbasioa geldiarazi omen zuela diote. Arazoa bukatuta, beldurrak bidea eman zion ahanzturari eta honek, haserreari. Gaur, 800 urte beranduago, pasartea errepikatzear dago. Pianojolea da oraingoan, gizaki bitxia eta ezkerrekoa, bere musikarekin hiria otsoen erasotik askatuko duena. Gainerakoa berdin gertatzen da: behin arazoa bukatuta zin egindakoa ahazten duen jendea, hiritarrak, eta hori ikusita, haserre bizian mendekua hartzea erabakitzen duena, pianojolea, otsoak hirira bueltan ekarriz, oraingoan kaosa eta nahasmena sortzeko.
Okendo plaza. Maiatzak 12, 21:30 h. Doakoa.
|
|
Bestelakoak -
Euskara
|
|
1984an sortua, Herri Urrats elkarteak urtero, maiatzaren bigarren igandean Senpereko Aintziran, Herri Urrats besta antolatzen du. Aurten Herri Urrats maiatzaren 13an izanen da. Bertan lortutako emaitzak Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeetako ikastolak laguntzeko erabiltzen dira. Horretarako Ttakun K.E. Herri Urrats festara hurbiletzeko autobusa antolatu du. Tiketak Ttakunen salgai daude 14,00 €tan eta 12,00 € gazte eta bazkideentzak. Epea ostiral honetan.
Ttakun Kultur Elkartea. Maiatzak 13, 09:00etan Sagardotegi plazatik Info+ http://www.ttakun.com | http://www.herriurrats.com
|
|
Kultura -
Hitzaldiak
|
|
Lasarte-Oria Bizirik-etik hainbat urte daramatzagu gure ingurunean zaborrak errausteko planta bat eraikitzeko asmoaz ohartarazten eta hondakinak modu egokian kudeatzearen alde egiten. Lehen bezala, gaur ere, errausketa osasunerako kaltegarria, garestia, eta inondik ere behar ez dugun sistema bat dela eta kosta ahala kosta saihestu behar dugula diogu. Orobat, gure zaborrekiko orain arte nola jokatu dugun eta aurrerantzean nola jokatu beharko genukeen serio aztertu behar dugula sinetsita gaude. Hori dela eta, hilaren 12tik 19ra bitartean hiri hondakinei buruz egingo ditugun jardunaldietan parte hartzeko gonbit egiten diegu herritar guztiei.
Villa Mirentxu, Okendo plaza eta Udaletxeko arkupeetan. Maiatzaren 12tik 19ra Lasarte-Oria Bizirik Elkartearen eskutik Programa osoa (PDF) | Usurbilgo atez atekoa (PDF)
|
|
Kultura -
Hitzaldiak
|
|
Pertsona gehienok sentitzen dugu bizitza egokiagotu beharra bai pertsona bezala naiz elkar bizitzan. Gaur krisi handi baten aurrean gaude, ez bakarrik ekonomiari dagokion arloan baizik sakonagoa den balioen krisia bera. Bestalde gure herrian bakearen erronka historikoaren aurrean gaude eta guzti horrek elkarkidetza bera du ardatz. Denok gaude jarrera berri batzuek asmatzera deituak, taldeetan naiz bakarka. Elkarkidetzarako ibilean elkarbizitzaren kultura eraiki behar da eta horretarako ez da nahikoa bakoitzaren erabakia ez eta ere konzentrazioren bat egitea. Bide bat hartu eta milaka ekintzen bateratzea behar da.
Manuel Lekuona. Maiatzak 7-8-9-10, 19:30etan. Doakoa Danok-Kide Elkartearen eskutik Programa osoa (PDF)
|
|
Festak -
San Pedro
|
|
Kartel bakarra hautatuko da Lasarte-Oriako San Pedro zaindariaren jaiak iragartzeko. Nahi duen edonork parte hartu ahalko du. Pertsona bakoitzak egoki deritzon adina proposamen aurkeztu ahalko ditu. Proposamenak jatorrizkoak izango dira, eta beste ezein [ segi irakurtzen (PDF) ]
Manuel Lekuona. Epea: Maiatzaren 3tik 18ra
|
|
Kultura -
Haur Zinea
|
|
"Aita, zonbia naiz" animazio-filma da, non zonbiek, sorginek eta gaueko beste izaki batzuek abentura magiko bati ekingo dioten. Dixie neskato bihurri eta zakarra da, bizitzari aurre egiten ikasiko duena ez hildakoekin denboralditxo bat eman eta gero.
Manuel Lekuona. Maiatzak 6, 17:00etan, 3,40 € Trailerra: http://papasoyunazombi.com
|
|
Kultura -
Antzerkia
|
|
German, institutu bateko literatura-irakaslea da. 17 urteko ikasleak ditu. Gehienek ez dakitelako bi esaldi elkartzen etsita dago. Bat batean, Claudio izeneko ikasle bateko idatzitako asteburuari gainean lan zehatza aurkitzen du. Dirudienez, idazlana ez dago amaituta zeren bukaeran "jarraituko du" idatzita baitago. Harrezkero irakasle eta ikaslearen artean harremana hasten da, bien arteko konpromisoa eta lotura estua sortzen da: Germanek zuzenduz eta Claudiok idatziz geldiezinezko zurrunbilo bat hasten dute.
Manuel Lekuona. Apirilak 27, 19:30etan, doakoa TEATRO ESTUDIO · DANOK KIDE 50. URTEURRENA
|
|
Kultura -
Liburutegia
|
|
Ikus itzazu hemen azken hilabete honetan liburutegiak eskuratu dituen liburu berriak. Alde batetik, haurrentzako liburuak (PDF) aurkituko dituzue adinaren arabera sailkatuak eta bestetik, helduentzako liburu berriak (PDF) bai gazteleraz eta baita euskaraz ere.
Liburutegiaren bloga: http://liburutegiak.blog.euskadi.net/lasarte-oria/
|
|