Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Lasarte-Oriako Udala B@kQ ziurtagiriaren jaulkipena kudeatzen hasi da
Bestelakoak - Oharrak

Udalaren zerbitzu digitaletarako sarbidea. Erroldako ziurtagiriak ateratzea, sarrerako erregistroa eta udaleko beste gestio batzuk Internet bidez. KZgunearekin eta osasun-zentroarekin batera, udala ere hasia da B@kQ (“baku”) ziurtagiria jaulkitzen, administrazioaren sistema digitaletan identifikatu ahal izateko, dela udaletxean, dela diputazioetan, Eusko Jaurlaritzan, Osakidetzan... Ziurtagiri hori e-DNI, IZENPE, ONA eta gisako txartelek dauzkaten ziurtagiriekin batera onartua izango da, baina abantaila batekin, zeren eta, euskarri birtual batean dagoenez gero, irakurgailurik ez baitu behar eta ordenagailuan, tabletan eta smartphone telefonoetan erabil baitaiteke. Dohainik jaulkitzen da, azkar, eta posta elektronikoko helbidea eta telefono mobila edukitzea besterik ez du eskatzen. Behin aktibatutakoan, era guztietako gestioak egin ahalko dituzu Euskadiko administrazioekin. Atera ezazu lehenbailehen. Informazio gehiago https://www.izenpe.eus/bak/ web-orrian eta udalaren bulegoetan.

 
Lasarte-Oria Aquarius itsasontziko errefuxiatuekin
Bestelakoak - Oharrak

Lasarte-Oriako Udalak etxebizitza bat eskaini du Aquarius itsasontzitik datorren familia bat aterpetzeko, orain urtebete Siriatik aterpe bila zebiltzanekin egin zuen moduan.

Gehiago irakurri...
 
Arrisku gabeko plazera sentiaraztera ausartu zaitezte!
Bestelakoak - Oharrak

SEXUA tabu izaten jarraitzen duen gauza da, ez duzue uste? Batzuoi lotsa ematen digu SEXUAZ hitz egitea, beste batzuei beldurra ere ematen die. Beldur edo lotsa hau desinformazioa izaten amaitzen du gizartean eta horrek duen ondorioa SEXU praktika arriskutsuak izatea da eta horrela, STIren areagotzea. Gure tradizioengatik, praktika osasuntsuetan hezitzeko eta STIren aurkako proiektuak egiteko, beldurra erabili dugu mezu bezala, debekuaren edo alarmaren estrategiak SEXUAren inguruan existitzen diren mamuak berpiztuz eta sustatuz. Horregatik, Dis-FRUTA-tu sortu dugu, SEXUAK ez duelako arriskurik, SEXUAZ gozatu behar dugulako eta SEXUAREN inguruko praktika arriskutsuen aurka alternatiba guztiz gozagarriak existitzen direlako.

Dis-FRUTA-tu Gehituk sortutako spot bat da STIren aurkako udako kanpainan erabiltzeko. Honen helburua, komentatu den bezala, SEXUAREN inguruan existitzen diren mamuekin amaitzea da SEXU praktika seguruak ikustaraziz eta baliabideak existitzen direla erakutsiz. Hala, gonbidatzen zaituztegu honen estreinaldira hurrengo asteazkenean, ekainak 20, LASARTE-ORIAN, arratsaldeko 18:00tan Manuel Lekuona Kultur Etxean. Sarrera guztiz doakoa izango da. Gainera, irudian ikusi ahal duzuen bezala (PDF), beste hainbat gauzaz betetako arratsaldea izango da.

 
Martxan da Askatasunaren Parkeari buruz parte hartzeko prozesua
Bestelakoak - Oharrak


Alkateak Askatasunaren Parkearen etorkizuneko berrantolamenduari eta erabilerei buruzko ideiak eta iradokizunak jasotzeko prozesu berria aurkeztu zuen. Prozesua Emun kooperatibak zuzenduko du, 9.293 euroko kostuarekin. Alkateak, Agustin Valdivia hirigintzako zinegotzia eta Emun kooperatibako proiektuaren arduraduna den Olatz Irizar lagun zituela, azaldu zuen prozesu honi ekiteko arrazoia dela herritarren eskari bati erantzuna ematea, bai eta Udalbatzarrak gobernuko ekipoari emandako agindu bati ere. Prozesua ekainaren 8an abiatuko da, herritarren ideiak eta proposamenak jasotzeko orri bat etxez etxe banatzearekin.

Gehiago irakurri...
 
Ireki da enpresa txikiak sortzeko laguntzetarako epea
Bestelakoak - Oharrak


Udalak merkataritzaren, ostalaritzaren edo zerbitzu pertsonalen arloan enpresa txikiak sortzeko laguntzen eskaeretarako epea ireki du. Aurten deialdia 35.000 eurokoa da, laguntza-lerro berri bat sortu baita desgaitasunen bat duten edo 55 urtetik gorako adina duten pertsonentzat. Laguntzak abenduaren 31ra arte eskatu ahalko dira.

Gehiago irakurri...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

1. orria 45(e)tik
Copyright-a © 2018 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.