Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Lasarte-Oriako elkarteen urtekari berria aurkeztu dute
Bestelakoak - Aurkezpenak


Lasarte-Oriako Udalak eta Lasarte-Oria aldizkariak "Sustraiak eta Hegoak" urtekari berria aurkeztu zuten, gure herriko elkarteen urteko jarduna jasotzeko asmoarekin sortu dena. Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak, Maite Iglesias kulturako zinegotziak eta "Lasarte-Oria" aldizkariko Jesús Marcos Olaia eta Jesus Mª Egizabalek atzo aurkeztu zuten Lasarte-Oriako elkarteen 2016ko urtekaria, "Sustraiak eta Hegoak" izenburupean. Edizio honetan, 41 elkartek egin dituzte ekarpenak beren idatziekin, urtekariaren sorrera posible egiteko.

Gehiago irakurri...
 
Sustraiak eta hegoak
Bestelakoak - Aurkezpenak

Lasarte-Oriak beti ezaugarriren bat izan badu, bere elkarte-sarearen aberastasuna da hori, eta horrek bere inguruan sortzen duen jarduera kulturala, kirolezkoa, festazkoa, elkartasunezkoa... Udaletik pentsatzen dugu, jarduera hori hain aberatsa izanik, nolabait jaso beharra daukagula, herriko bizitzaren perspektiba gal ez dezagun. Gure inguruko udalerriek hainbat modutara egiten dute. Iruditu zaigu erarik onena elkarteei dagokien protagonismoa ematea dela, Elkarteen Urtekari bat inprimatuz. Dokumentu horretan, hala nahi duten entitate guztiek, urtean zehar izan duten jarduera islatzeko aukera izango dute, eta hartara, denek batera, aurten elkarteen bilakabidea izan denaren panoramika hori eskaini ahalko digute.

Manuel Lekuona (Hitzaldi Aretoa). Apirilak 5, 18:30etan

 
Ludi Cuestaren liburuaren aurkezpena
Bestelakoak - Aurkezpenak

Ludi Cuesta lasarteoriatarrak bere "Solo una voz" poema-liburua aurkeztu du. Ludi Cuesta Martín Salamancako Macotera herrian jaio zen, eta gaur egun Lasarte-Orian bizi da. Antzerkiari dion zaletasunak duela hemezortzi urte eraman zuen “Lan eta Lan” talde amateurreko kide izatera, eta “Makelu” interpretazio-taldean ere partaide da, zeinetan taldekideek idazten eta antzezten baitituzte beren testuak. Beste pasioetako bat literatura du, eta aspaldiko urteetan parte hartzen du literaturako tailer batean, poemen idazketa bere jarduera nagusietako bat egin duelarik. Era berean, hainbat aldizkaritan kolaboratu du, eta bi bider izan da saritua Salamancako “Amigos de Macotera" aldizkariaren Juan Machaca sariketan.

Manuel Lekuona. Apirilak 29, 19:30etan
Kartela jaitsi (PDF)

 
"Zazpi ebidentzia birjaiotzarako" liburuaren aurkezpena
Bestelakoak - Aurkezpenak

"Arazo nagusiok ebidentzia moduan aurkezten ditut, halakoxeak direla uste dudalako: ebidentziak. Ebidentzien aurrean, jarrera bakarra dago: onarpena ala ezezpena. Har ala utz. Bitarteko eztabaidak ez du onura handirik." Xabier Amuriza.

Villa Mirentxu. Urriak 11, 10:00etan

 
"Irene" liburuaren aurkezpena
Bestelakoak - Aurkezpenak

Ordizian bizi den Nordia Perez nikaraguarrak idatzi duen "Irene" liburua aurkeztuko du egileak berak. Nikaraguako bizitza, Euskal Herrira etorrera, hemen aurkitu duena... kontatzen ditu liburuan.

Manuel Lekuona (Hitzaldi Aretoa). Abenduak 16, 18:00etan
Liburaren egilea: Nordia Pérez

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 Hurrengoa > Amaiera >>

1. orria 2(e)tik
Copyright-a © 2018 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.