Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Ttakunek euskararen erabilera sustatzeko eta hainbat jaietarako hitzarmena sinatzen du
Bestelakoak - Euskara


Sinatutako hitzarmenak euskara hainbat programa finantzatuko ditu: Gazte eta Amaraun Kluba, Kuadrillategi, Solaskide-solasbide edota Txintxarri aldizkaria. Eta hainbat jaialdiren antolaketa: Euskal Inauteriak, Azkorteko erromeria,  Santa Anako parodia, Santo Tomas eta Olentzero.

Gehiago irakurri...
 
2017ko Euskararen Nazioarteko Egunerako adierazpena
Bestelakoak - Euskara

Lasarte-Oriako Udaleko Bozeramaleen Batzarrak, Euskararen Nazioarteko Eguna  dela eta, aho batez adosten du hurrengo textua:

Euskara auzolana
Euskarak lankide nahi eta behar gaitu, urtean 365 egunez


Euskara urtean egun batez dugu ospakizunerako gai, eta 365 egunez langai. Elkarlanerako gai. Adostasunerako gai. Eta ospakizun eguna baliatu nahi dugu, hain zuzen, ilusioaren hauspoa haize berriz betetzeko. Indar berriez sendotzeko denon eginahala. Hori behar baitu euskarak, hori behar baitugu euskara guztion ezpainetan, kaleetan, etxeetan, ziberespazioan, lantokietan, pantailetan, paperetan nahi dugunok: ilusioa. Eta elkarlana. Auzolana.

Gehiago irakurri...
 
Euskararen I. ginkana Buruntzaldean
Bestelakoak - Euskara

Euskararekin, hizkuntza aniztasunarekin eta hizkuntza-ekologiarekin lotutako hainbat proba burutu beharko dituzte talde lehiakideek. Buruntzaldeko Euskararen Ginkana I. edizio honetan mundu mailako begiradatik, eskualdeko begirada eta praktiketara egingo da salto.

Gehiago irakurri...
 
Ttakun elkartea ezagutzeko bisita antolatu du Lasarte-Oriako Anitzen Sareak
Bestelakoak - Euskara


Lasarte-Oriako Anitzen Sareak Ttakun elkartea ezagutzeko bisita antolatu du, herriko elkarte eta norbanakoek elkarren arteko harremana eta ezagutza areagotzeko egiten dituen ekimenen artean. Bisita urtarrilaren 31n, asteartea, arratsaldeko 18:30ean izango da Ttakunen bulegoan (Geltoki Kalea, 4 behea).

Gehiago irakurri...
 
Motxian Eby mezu lehiaketa
Bestelakoak - Euskara

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eta Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuek elkarlanean martxan jarri dute 2013ko Motxian Eby mezu lehiaketa. Aurtengo lehiaketan Oarsoaldeko eta Buruntzaldeko 12 eta 16 urte arteko gazteek har dezakete parte eta horretarako 140 karaktere inguruko mezu bat bidali beharko dute honako galderari erantzunez: mezu bat jaso duzu: "zmz atzokoa?" Zer erantzungo diozu?

Gehiago irakurri...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 Hurrengoa > Amaiera >>

1. orria 3(e)tik
Copyright-a © 2018 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.