Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Euskararen erabilera sustatzeko hitzarmena sinatu du Ttakunek
Bestelakoak - Euskara


Sinatutako hitzarmenak 175.385 eurorekin finantzatuko ditu euskarako hainbat programa, hala nola Gazte eta Amaraun Kluba, Kuadrillategi, Solaskide-solasbide edota Txintxarri aldizkaria. Euskaraldia programa izango da aurtengo berritasuna.

Jesus Zaballos alkateak eta Ttakun Kultur Elkarteko lehendakariak sinatu duten hitzarmenaren bitartez, Ttakunek 175.385 euro arte jasoko ditu 2018an, aurtengo urtean zehar garatuko dituen programa guztiengatik. Jon Antxordoki euskarako zinegotzia ere egon zen ekitaldian.

Aurkeztutako proiektuek 370.638 euroko aurrekontua dute guztira, eta hauexek dira:

  • Gazte eta Amaraun kluba.
  • Kuadrillategi.
  • Gurasoleku.
  • Solaskide-solasbide.
  • Kulturgintza euskararen eskutik
  • Txintxarri aldizkaria
  • Euskaraldia

Berritasun moduan, Euskaraldia programa sartu da aurten. Lasarte-Orian iazko Euskararen Maratoian ahobizi-belarriprest kanpainak izan zuen arrakasta ikusita, Eusko Jaurlaritzak eredu moduan hartu du kanpaina hori, Euskal Herriko udalerri guztietara helarazteko. Euskadiko, Nafarroako eta Iparraldeko 400 herrik baino gehiagok egin dute bat berarekin.

Zaballosek programan izena ematera eta parte hartzera animatu zituen lasarteoriatarrak, lehenago Lasarte-Oriakoan egin zuten bezala.

 
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.