Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Zabalik dago Musika Eskolan ikastaroetan aurrematrikulatzeko epea
Bestelakoak - Hezkuntza

Gaurtik ekainaren 8ra aurrera zabalik dago Lasarte-Oriako Musika Eskolan aurrematrikulatzeko epea. Interesatuek Kulturetxera jo behar dute, 9:00etatik 14:00etara bitartean.

Liburuxka ikusi PDFn.

 
“Hondakinak gure herrian” ikasturte honetako Eskolako Agenda 21eko gaia
Bestelakoak - Hezkuntza

Landaberri eta Sasoetako 1.500 ikasle inguru dira Hondakinak aztertzen ari direnak, nola sortu hondakin gutxiago eta nola kudeatu hobeto sortzen ditugunak, bai eskoletan, bai etxean, bai herri mailan ere.

Gehiago irakurri...
 
Kutxazain eta Apal-betetzailearen DOAKO prestakuntza
Bestelakoak - Hezkuntza

Kutxazain eta Apal-betetzailearen DOAKO prestakuntza jaso nahi duzu? 100orduko praktikak burutuko dira prestakuntzaren amaieran. Interesa baduzu galdetu edo eman izena Otsailak 22a baino lehen 943 30 42 21 telefonoan edo 699 07 98 17 whatsappean. ANIMATU!

 
Eskolako materiala erosteko laguntzak 33 familiatara iritsi dira
Bestelakoak - Hezkuntza


Lasarte-Oriako 91 eskola-umeren 60 familia izan dira 2017-2018 ikasturterako eskola-materiala erosteko laguntzen jasotzaile. Onetsitako laguntzen kopuru totala 4.485 euro izan da. 60 familia horietatik, 36 diru-sarreren lehen tartekoak dira, 18 bigarrenekoak eta 6 hirugarren tartekoak. Sei eskaera geratu dira laguntzetatik kanpo: bi, familiaren diru-sarreretan kopurua gainditzen dutelako; bat, erosketa udalerritik kanpo egin duelako; beste bat, haren diru-sarrerak konprobatu ezin direlako, eta beste bi, Udalarekin zorretan daudelako.

Gehiago irakurri...
 
Guraso Elkarteekin hitzarmenak sinatuta euskararen erabilera indartzeko
Bestelakoak - Hezkuntza


Jesus Zabalos alkateak, Buruntzpe, Landaberri eta Oriartekide guraso-elkarteen arteko lankidetzarako hitzarmenak sinatu ditu. Guztira 41.507 euro destinatzen dira programa hauetarako.

Gehiago irakurri...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 Hurrengoa > Amaiera >>

1. orria 7(e)tik
Copyright-a © 2018 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.