Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Eskolako materiala erosteko laguntzak 33 familiatara iritsi dira
Bestelakoak - Hezkuntza


Lasarte-Oriako 91 eskola-umeren 60 familia izan dira 2017-2018 ikasturterako eskola-materiala erosteko laguntzen jasotzaile. Onetsitako laguntzen kopuru totala 4.485 euro izan da. 60 familia horietatik, 36 diru-sarreren lehen tartekoak dira, 18 bigarrenekoak eta 6 hirugarren tartekoak. Sei eskaera geratu dira laguntzetatik kanpo: bi, familiaren diru-sarreretan kopurua gainditzen dutelako; bat, erosketa udalerritik kanpo egin duelako; beste bat, haren diru-sarrerak konprobatu ezin direlako, eta beste bi, Udalarekin zorretan daudelako.

Programaren onuradun diren familien kopurua % 81 gehitu da, eta eskola-umeena % 72. Iazko kurtsoan baino 1.745 euro gehiago eman dira, hau da, % 63 gehiago.

Laguntzak 40.000 eurotik beherako diru-sarrerak zituzten familiei destinatuta zeuden. Programa berriaren helburuak dira, batetik, eskola-adineko haurrak dituzten familiei laguntzea krisi-garai honetan eta, bestetik, eskolako materiala Lasarte-Oriako herriko dendetan eros dezaten sustatzea.

Materiala izan zitekeen idazmahaikoa, eskolako jarduerarako behar diren arropak, optometriako materiala, kirolerako materiala edo jarduera artistikoetarakoa. Ikasle eta familia-unitate bakoitzeko jaso zitezkeen laguntzak honako hauek dira:

  • 20.000 eurotik beherako diru-sarrerentzat, 75 €
  • 20.000 eta 30.000 euro bitarteko diru-sarrerentzat, 50 €
  • 30.000 eta 40.000 euro bitarteko diru-sarrerentzat, 25 €

Laguntza jasotzeko aukera izan zezaketen lehen eta bigarren hezkuntzako derrigorrezko etapetan eskolatutako adingabeak zituzten familiek, berdin zelarik zein udalerritan eskolatuak zeuden, baina ezinbestekoa zelarik eskolako materialaren erosketa beti Lasarte-Oriako dendetan egina izatea.

 
Copyright-a © 2018 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.