Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
XXXVI. Santa Ana Pala Txapelketa
Bestelakoak - Kirolak

6 bikotek hartuko dute parte, talde bakarra osatuz. Txapelketak bi fase izango ditu.

1. fasea. Ligaxka-sistemaren bidez jokatuko da, bi bueltara. Sailkapena egiterakoan kontuan hartu beharreko datuak, lehentasunaren araberako hurrenkeran:

1- Lortutako puntuak (irabazitako partida 2 puntu, galdutakoa 1 eta ez aurkeztua 0).
2- Berdindutakoen arteko emaitza.
3- Tantoen batez bestekoa.

Azken fasea. Lau lehenengoak finalerdiak ondoko eran jokatuko dituzte: Lehenengoak hirugarrenekin eta bigarrenak laugarrenekin.

Materiala. Txapelketan erabiliko den pilota aukeratzea antolatzaileen ardura izango da.

Tanteoa. Partidak 30 tantora dira.

Sakea eta pasa: Sakea 7tik 4ra izango da. 7a beti pasa da.

Epailea: Antolakuntzak epaile bat izendatuko du zeinak  txapelketaren partidetan arbitroaren lanak egingo dituen; berak hartutako erabakiak nahitaez bete beharrekoak izango dira.

Ordutegia: Partidak Loidibarrengo pilotalekuan astelehenetik ostegunera jokatuko dira, 18:30etik 20:30era (egunean bi partida). Partidaren hasierako orduan aurkeztu ez den bikoteari 30-0ko emaitza eta 0 puntu apuntatuko zaio. Partidaren bat jarritako egun eta orduan jokatzerik ez badago, tartean dauden jokalariak ados jarri beharko dira astebeteko epean jokatzeko; bai inzidentzi hau eta baita atzeratutako partidaren emaitza ere txapelketaren ardura duen pertsonari jakinarazi beharko diote. Aurrekoa betetzen ez bada, plazamendua eragin duenari partida galdutzat emango zaio.

Erretiratutako eta lesionatutako parte-hartzaileak: Arrazoia edozein dela, bikoteren batek txapelketa utziz gero, jokatu dituen partiden emaitzak baliogabetzat joko dira. Txapelketaren egutegia lesioengatik ez da aldatuko.

 
Copyright-a © 2017 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.