Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Lasarte-Oriako 3. San Silvestrea aurkeztu da hirugarren urtez segidan
Bestelakoak - Kirolak


Abenduaren 31n berriro itzuliko da San Silvestre lasterketa Lasarte-Oriako kaleetara. Ekimen herritar bat, CD Texas klubaren eta Lasarte-Oriako Udalaren sostengua dituena. Hirugarren edizio honek garrantzizko nobedadeak izango ditu, NUPA GKEarekiko solidaritatez jantziko delarik.

Lasarte-Oriako herritar-talde handi bat bildu zen atzo Lasarte-Oriako udaletxean, 3. Sal Silvestre lasterketa aurkezteko. Aurkezpenean, Jesus Zaballos alkateak biziki eskertu zuen ekimen herritar horrek lasterketa hori antolatzeko egindako lana, eta aitortu zuen ahalegin handia egiten dutela.

Iaz bezala, aurten ere Udalak ekimenarekin kolaboratuko du eta, beharrezko azpiegitura eta udaltzaingoaren babesa eskaintzeaz gain, 2.000 euroko diru-laguntza bat emango dio dortsalak erosteko, zeinek 'Lasarte-Oria Tratu On Bat' anagrama eramango baitute, bai eta jan-edanetarako motxilak ere.

Ebentuaren antolatzailearen ordezkari moduan, David Mateosek eta Iosu Galdosek aletu zuten herritik atera gabe gozatu ahalko den ekitaldiari buruzko informazioa. Aurretik, ordea, azpimarratu zuten boluntarioen beharra dagoela ekitaldia antolatzeko. Jaieguna denez gero, jarduera 11:30ean hasiko da, Okendon jarriko den musikarekin, eta ondoren pintxo-pote solidarioa egingo da NUPA GKEaren alde. Erakunde horrek hainbat errai transplantatuak dituzten eta hesteetako akatsak eta nutrizio parenteralak afektatuta dauden haur eta helduekin lan egiten du Arratsaldean, 15:15ean, beroketa egingo da musikarekin, kirol-festa honi hasiera emateko.

Lasterketaren aurkezpena hilaren 31n 15:30ean izango da, Oken Plazan. Handik, 16:00etan abiatuko da San Silvestrea, eta egingo duen bidea Lasarte-Oriako kale mordoxka batetik igaroko da, 6 km luzeko ibilbidean.

Bide batez, eskerrak eman zizkieten lasterketarekin kolaboratu duten pertsona, entitate, dendari eta ostalari guztiei, haiei esker sari asko banatuko baitira zozketa bidez parte-hartzaileen artean.

Jendea mozorrotzera ere animatu zuten, ganorazko edozein Sal Silvestretan usadiozkoa den moduan, kirol-festa horri kolorea emateko.

Sariak izango dira korrikalarien, patinatzaileen eta martxa nordikokoen gizonezko eta emakumezko kategorietako lehenengo hirurentzat. Mozorrorik onenak, ondoen mozorrotutako bikoteak eta ondoen mozorrotutako koadrilak eta parte-hartzailerik zaharrenak ere saria izango dute. Nabarmendu zuten ohorezko bi dortsal izango direla Erketz Dantza Taldearentzat, haren 50. urteurrena dela eta.

Inskripzioa 3 eratara egin ahalko da:

  • www.kirolprobak.com webaren bidez (abenduaren 28ra arte). Kostua 5 €
  • Kulturetxean (abenduaren 29an eta 30ean). Kostua 7 €
  • Okendo plazan (abenduaren 31n, goizean). Kostua 10 €

Aurten, hauek dira lasterketako modalitateak:

  1. Korrikalariak (6 km)
  2. Nordic Walkinga (4,3 km)
  3. Patinatzaileak (6 km)

Izena emateko gutxienezko adina 16 urtekoa izango da.

Informazio gehiagorako, bisitatu web-orri hau: http://www.sansilvestrelasarteoria.com
Beste informazio interesgarri batzuk: https://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=2037&lang=eu

 
Copyright-a © 2018 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.