Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Manttangorriren zerbitzu berezia Domu Santu Eguna dela eta
Bestelakoak - Mugikortasuna

Domu Santu Eguna dela eta, hilerrirako zerbitzu berezia (PDF) izango da urriaren 31an eta azaroaren 1ean, herritarrei harako bidea errazteko, beraien hildakoak gogoratzeko hain egun berezian.  Hilerriraino helduko diren zerbitzuak hurrengo hauek dira:

  • Urriaren 31n: Irteerak Antxisutik, 16:00, 17:00 eta 18:00etan. Irteerak hilerritik, 16:30, 17:30 eta 18:30etan.
  • Azaroaren 1ean: Irteerak Antxisutik 9:00, 10:00, 11:00, 12:00 eta 13:00etan. Irteerak hilerritik, 9:30, 10:30, 11:30, 12:30 eta 13:30etan.
 
Bidegorrian artapen lanak
Bestelakoak - Mugikortasuna

Urriaren 19an, bidegorrian Artapen lanak hasiko dira; beraz, bidegorri hauek moztuta egongo dira ondoko taulan adierazten diren egunetan.

Gehiago irakurri...
 
"Partekatzeak urrutiago eramango zaitu", Mugikortasunaren Europako Astearen leloa
Bestelakoak - Mugikortasuna


Lasarte-Oriako Udalak, aurten ere, Mugikortasunaren Europako Astean parte hartuko du. Ekimen hori irailaren 18tik 22ra ospatzen da. Aurtengo deialdia “Partekatzeak urrutiago eramango zaitu” lelo pean egin da eta irailaren 22an izendatuta dagoen “autorik gabeko eguna”-rekin bukatuko da. Agustín Valdivia ingurumeneko zinegotziak eta Eli Gondat Artelatzekoak aste honen helburuak eta egunotarako antolatutako jarduerak aurkeztu dituzte: bigarren eskuko bizikleten azoka, bizikletazko martxa, kalea jostatzeko, formazioko ikastaroak, ibiltzea osasuna da proposamena, argazki-erakusketa eta hiribusa dohainik. Programaren gastua 10.951.69 eurokoa da: 10.685,39 € Artelatzentzat, jarduerengatik, eta 266,30 € DYArentzat, martxetan anbulantziarekin laguntzeagatik.

Gehiago irakurri...
 
Bidegorrian artapen lanak
Bestelakoak - Mugikortasuna

2017/07/17 egunean, bidegorrian Artapen lanak hasiko dira; beraz, bidegorri hauek moztuta egongo dira ondoko taulan (PDF) adierazten diren egunetan. Honen bitartez, lan hauen hasiera jakinarazten dizuegu.

 
Lasarte-Oria, Donosti eta Usurbil arteko bidegorria osatzen duen beste tarte bat inauguratuta
Bestelakoak - Mugikortasuna


Mugikortasuneko Departamentuak Donostia eta Lasarte-Oria arteko bizikleta-bidea osatzen duen beste tarte bat inauguratu du. Marisol Garmendia Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak eta Jesus Zaballos, Lasarte Oriaren alkateak gaur goizean, Lasarte eta Txikierdi arteko bidegorri-tartea aurkeztu dute. 250 metroko tarte honekin Donostia eta Lasarte-Oria arteko bidegorriaren lotura amaitzen da. Honakoa, aurten amaitu diren foru-sareko lau bidegorri-tarteetako bat da.

Gehiago irakurri...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 Hurrengoa > Amaiera >>

1. orria 3(e)tik
Copyright-a © 2017 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.