|
Bestelakoak -
Natura
|

Lasarte-Oriako alkateak, Jesus Zaballosek, 2017ko Aste Berdea aurkeztu du, eta herritarrak gonbidatu ditu Lasarte-Orian ditugun gune berdeak ezagutzera eta haietaz gozatzera, batzuk bereziak baitira.
|
Gehiago irakurri...
|
Bestelakoak -
Natura
|

“Buruntzaldeko Ibilbideak” izeneko proiektuari esker, lehiatzeko ez den eta edozein publiko motarentzat egokia den kirola egiteko eta Buruntzaldea eskualdeko eta bere landa-ingurune naturala ezagutzeko aukera dugu. Bidezidor eta bide ezberdinak ditugu (bost ibilbide ezberdin daude aukeran), landako paisaiatik barrena paseoez gozatzeko, belardiak eta basoak zeharkatuz eta baserri, baseliza, karobi eta, natura nahiz kultura aldetik, interesgarriak diren beste leku batzuetara hurbilduz.
|
Gehiago irakurri...
|
|
Bestelakoak -
Natura
|

“Basabizitzaren etorkizuna gure esku dago” lemapean, Lasarte-Oriak Ingurumenaren Munduko Eguna ospatuko du datorren astean, espezie inbaditzaileek gure herriari dakarkioten mehatxuaz kontzientziatzeko. Jesús Zaballos alkateak eta, harekin batera, Agustín Valdivia ingurumeneko zinegotziak eta Artelatz enpresako arduradunek aurkeztu dituzte ekitaldiak, zeinen helburua izango baita espezie inbaditzaile nagusiak ezagutzera ematea eta haiei aurre egitea: sasiakazia, japoniar banbua, panpa-belarra, amerikar karramarroa eta Asiako liztor beltza, besteak beste.
|
Gehiago irakurri...
|
Bestelakoak -
Natura
|
Eusko Jaurlaritzak Donostialdea-Bidasoa Behereko paisaien katalogoa lantzeko prozesuan parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak. Aukera on bat gure paisaiaren eta gure ingurunearen balioak defendatzeko. Prozesua, dagoeneko abiatua, maiatzaren 12an amaituko da, eta katalogo horretan jasoko diren paisaiak zehaztuko ditu, parte-hartzaileen iritzia kontuan izanda. Herritarrei zabaldutako foroak antolatu dira, gai horretaz aritzeko. Buruntzaldearen kasuan, foroa maiatzaren 11n egingo da, de 18:00etatik 20:30era, Lekaio Kultur Etxean (San Juan Kalea 5, Urnieta). Informazio gehiago nahi baduzu hemen. On-line ere parte har dezakezu, honako helbide honetan eskura daukazun inkesta betez. Eta azkenik, informazioa hartu eta emateko, interesdunek mezu elektroniko bidali dezakete Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren zuzendaritzara:
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Kartela jaitsi (PDF)
|
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 Hurrengoa > Amaiera >>
|
1. orria 2(e)tik |