Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Paisaiaren katalogo berria Donostialdea-Bidasoa Beherean
Bestelakoak - Natura

Eusko Jaurlaritzak Donostialdea-Bidasoa Behereko paisaien katalogoa lantzeko prozesuan parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak. Aukera on bat gure paisaiaren eta gure ingurunearen balioak defendatzeko. Prozesua, dagoeneko abiatua, maiatzaren 12an amaituko da, eta katalogo horretan jasoko diren paisaiak zehaztuko ditu, parte-hartzaileen iritzia kontuan izanda. Herritarrei zabaldutako foroak antolatu dira, gai horretaz aritzeko. Buruntzaldearen kasuan, foroa maiatzaren 11n egingo da, de 18:00etatik 20:30era, Lekaio Kultur Etxean (San Juan Kalea 5, Urnieta). Informazio gehiago nahi baduzu hemen. On-line ere parte har dezakezu, honako helbide honetan eskura daukazun inkesta betez. Eta azkenik, informazioa hartu eta emateko, interesdunek mezu elektroniko bidali dezakete Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren zuzendaritzara: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Kartela jaitsi (PDF)

 
Copyright-a © 2020 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.