Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Lasarte-Oriak hurrengo martxoaren 16a ospatuko du Zuhaitzaren Eguna
Bestelakoak - Natura


[Euria egiteko arriskua dagoenez, azteazkena 16a EZ DA EGINGO Zuhaitzen Egunaren jardunaldia. Ospakizun-data berria ixten denean, komunikatuko dizuegu]. Zuhaitzen Egunaren XXIX. edizioa jardunaldi bakarrean ospatuko da aurten, aurreikusitako data martxoaren 16an izango delarik, eta Sasoeta ikastetxeko ikasleek parte hartuko dute. Urteroko jardunaldi hauen bidez, Ingurumeneko Departamentuak zuhaitzen garrantziaz kontzientziatu nahi du, eta, martxoaren 21ean ospatzen den Basotzearen Munduko Egunarekin bat eginez, belaunaldi berriak hezi nahi ditu gure basoak zaindu beharraz. Iazko edizioan bezala, landaketak Goiegiko mendi-hegaleko lur-sail munizipaletan egingo dira. Aurten, haritz eta urkien 50 kimu landatuko ditugu.

 
Oinezko ibilbideak Sagardoaren Lurraldean
Bestelakoak - Natura


Eskualdeko zenbait udalek "Oinezko ibilbideak Sagardoaren Lurraldean" mapa plazaratu dute, eskualdean turismoa promozionatzeko. Behemendi Donostialdea Turismoguneak DONOSTIALDEA eskualdeko ibilbideen mapa aurkeztu du. Bertan, hogeitik gora oinezko ibilbide deskribatzen dira, eskualdea osatzen duten udalerrietan barrena igarotzen direnak (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil), paraje naturalez, bista panoramikoez, monumentu megalitikoez eta abarrez gozatzeko. Ibilbideek profil, zailtasun eta distantzia desberdinak dituzte, eta deskripzio txiki bat, abiapuntuarekin eta helmugarekin. Mapa hori prestatzeko, Behemendik udaleko teknikarien lankidetza izan du, besteak beste. Mapa horrekin, naturako turismoa promozionatu nahi da eskualdean, produktu turistiko horrek potentzial eta eskari oso handiak baititu, Donostialdearen Dinamizazio Turistikorako Planean jasotzen den moduan, non, naturarekin batera, enogastronomia, kultura eta intzentiboen eta kongresuen turismoa baitira datozen urteotan eskualdean garatu beharreko produktu turistikoak.

 
Urriak 11: Buruntzaldeko ibilbideen eguna
Bestelakoak - Natura


Herrietan ibilbide-zati bakoitzaren inguruko trazatuak, profilak eta distantziak erakusten dituzten panelak daude, bideetan, berriz, norabideak eta distantziak markatzen dituzten geziak eta zuinak. Seinale horiek guztiak udalerri bakoitzaren identifikazio-koloreak aintzat hartuz ipinita daude (Lasarte-Oria: urre zaharra, Urnieta: berdea, Usurbil: laranja eta Andoain: urdina); hala, seinale bat bidean ikusten dugunean zein ibilbidetan gauden jakingo dugu.

Zehazki esanda aukeran dauden ibilbideak ondoko hauek dira:
Informazioa jaitsi (PDF)

 
Buruntzaldeko ibilbideen 5. eguna
Bestelakoak - Natura

"Buruntzaldeko Ibilbideak" izeneko proiektuari esker, lehiatzeko ez den eta edozein publiko motarentzat egokia den kirola egiteko eta Buruntzaldea eskualdeko eta bere landa-ingurune naturala ezagutzeko aukera dugu. Bidezidor eta bide ezberdinak ditugu (bost ibilbide ezberdin daude aukeran), landako paisaiatik barrena paseoez gozatzeko, belardiak eta basoak zeharkatuz eta baserri, baseliza, karobi eta, natura nahiz kultura aldetik, interesgarriak diren beste leku batzuetara hurbilduz.

Buruntzaldeko Udalak. Urriak 14, 09:00-14:00
Informazio osoa (PDF) | Kartela (PDF)

 
Oinatz taldearen irteera
Bestelakoak - Natura

BERTAN BEHERA UTZITA! [info] Oinatz taldeak Euskal Herriko hainbat txokotara irteerak antolatzen dituela jakina da. Hurrengoa aldiz, Lasarte-Orian bertan burutuko da. Iaz bezala, Lasarte-Oriako mugak, herriko bitxikeriak eta aspaldiko kontuak ezagutzeko aukera eskainiko die herritarrei apirilaren 21ean, larunbata. Goizeko 9:00etan Jalgitik atera eta bi ibilbide desberdin egiteko aukera izango da, bat mendi gainetatik eta bestea erosoagoa, nahi duten guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten.

Ttakun Kultur Elkartea. Apirilak 21, 09:00etan
Info+ http://www.ttakun.com

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 Hurrengoa > Amaiera >>

2. orria 2(e)tik
Copyright-a © 2020 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.