Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Udaberriko Festa aurkeztu dute
Bestelakoak - Oharrak


Lasarte-Oriako alkateak, Sozioekonomiako zinegotziak eta de Aterpea elkarteko lehendakariak Udaberriko Festaren ekitaldiak aurkeztu dituzte. Maiatzaren 12an izango da festa, eta herriko merkatari eta ostalariek antolatu dute.

Tximistarretako parkea izan da ebentuaren programa aurkezteko hautatutako lekua. Festa-eguna maiatzaren 12an izango da, eta Lasarte-Oriako dozenaka merkatarik eta ostalarik hartuko dute parte. Ormazabalek bere esker ona agertu die ebentuan parte hartuko duten pertsona eta entitate guztiei.

Egunean zehar, eta gure herrian udaberria ospatzeko, herriko 28 merkatarik eta ostalarik hainbat eskaintza egingo dizkiete beren bezeroei, hala nola deskontuak, produktu bereziak... Hori guztia beren lan onarekin lagundurik eta herria kolorez betetzeko eta ikusgarri egiteko asmoarekin.
Herriko hiru plazatan, Juan XXIII.ekoan, Urkon eta Zumaburuko elizakoan, neska-mutikoek gaztelu puzgarriez gozatu ahalko dute 17:30etik 20:30era. Gainera, 19:00etatik 20:30era,Gautxoriak txarangak kalejira batekin girotuko ditu kaleak. Euria egiten badu, puzgarriak Loidibarrengo frontoira lekualdatuko dira.

Bestalde, Jaizkibel plazan Amaia Gonzálezek dantza-eskola batzuk eskainiko ditu. 17:30ean funkya txikienentzat, eta 19:00etan dantza latinoa pertsona helduentzat.

Ormazabalek Zumaburu eta Landaberri ikastetxeei beren lankidetza eskertu die, 700 neska-mutilek marrazki bat egin baitute ikusgai jartzeko. Gaia, udalerri gisa 30 urte bete ditugunez gero, bakoitzak gure herriko txoko gogokoena pintatzea izan da. Neska-mutilek 49 denda eta taberna parte-hartzaileen artean bilatu beharko dute berea non dagoen ikusgai jarrita, eta saria emango zaie aurkitzeagatik.

Alkateak ekimena eskertu dio Aterpeari, eta parte hartzera animatu ditu lasarteoriatarrak. Zaballosek azpimarratu du Udalaren helburuetako bat dela herriko merkataritza eta ostalaritza dinamizatzea bilatzen duten ekimenekin elkarlanean aritzea. Nabarmendu du parte-hartzea eta eskaintzak gehitu izana Aterpearako bazkide berriak bilatzeko kanpainan izandako arrakastaren fruitu dela.

 
Copyright-a © 2017 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.