Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Aterpeak Atsobakarren ospatuko du Halloween
Bestelakoak - Oharrak


Atsobakarreko Aterpeako lau bazkidek bultzatuta, urriaren 31an Haloween jaia ospatuko da Atsobakar auzoko Caddie plazan. Ekimen berri bat da, Aterpean sartu berriak diren hainbat bazkideri esker eta bere ekimenez sorturikoa. Lasarte-Oriako alkatea den Jesus Zaballos lagun, Aterpeako ordezkariek, Irlandan jatorria duen Haloween jaia ospatzeko, urriaren 31an Caddie plazan izango den ekitaldia aurkeztu dute.

Ainhoa Domínguezek, aipaturiko plazan, 17:00etatik aurrera, ospatuko den ekitaldiaren inguruko informazioa eman du: 

  • Ume zein helduentzako Photocall-a
  • Musika
  • Jolasak
  • Trick or Treat (truku ala tratu)
  • Mozorrotuen desfilea

Ramon Ormazabalek eskertu nahi izan zien ekimen berriaren sorreran parte hartu duten auzoko bazkideei bere inplikazioagatik, benetan nahi izanez gero egin daitekeenaren adibide gisa aurkeztuz. Aterpeako lehendakariak, beste behin ere azpimarratu du, komertzioak, ostalaritzak eta zerbitzuak direla herriari eta auzoei bizitza ematen dietenak, eta hori dela eta bizilagunei ekimenarekin bat egitea eskatzen die.

Ekimen berri honen atzean dauden establezimenduak dira; Academia de Ingles Strattford, El Taller de Patricia’s Scrap, Malatu Okindegia eta Cannes Peluquería Canina.

 
Copyright-a © 2018 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.