Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Lasarte-Oriak lehenengo Gazte Gaua ospatuko du larunbatean
Bestelakoak - Oharrak


1. Gazte Gaua larunbateko 20:30ean hasi da eta igandeko 6:00etan bukatuko da. Bi kirol-ginkana, eta Survival Zombie jardueraz dago osatuta. Jesus Zaballos Alkateak gogorarazi du, gobernu taldearen konpromisoetako bat dela, herritarrei ohiko aisialdirako eredu alternatibo bat eskaintzea.Hori dela eta, duela gutxi 1. GauTxori Gaua ospatzen bagenuen kulruretxean, larunbat honetan 1. Gazte Gaua ospatuko dugu.

Gazteriako zinegotziak esan duenez, Gazte gaua hiru ginkanaz osatuta egongo da: bi kirolekin lotuta eta bestea Survival Zombiena. Kirol-ginkanen kasuan, “Maialen Chourraut” kiroldegian garatuko dira jarduerak, 20:30etik 22:00etara. 15 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Parte hartzeko ez da beharrezkoa kiroldegiko abonatua izatea, eta doakoak dira.  Bi froga hauetan Survival Zombie jardueran parte hartzeko doako inskripzioak eta kulturetxean izango diren hainbat ekitaldirako sarrerak banatuko dira sari gisa.

Eguzki kirol elkarteak, Gorka Redondo ordezkaria izanik, areto-futbolarekin loturiko hainbat frogaz osatutako ginkana bat antolatuko du. Izena eman nahi dutenek Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbide elektronikoaren bidali beharko dituzte bere datu pertsonalak.

Ostadarreko saskibaloiko sekzioak, Endika Marrahi ordezkaria izanik, bere kirolarekin lotutako froga eta torneo ezberdinak antolatuko ditu. Apuntatu nahi dutenek Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbide elektronikoaren bidez bidali beharko dituzte bere datu pertsonalak.

23:00etan Survival Zombie ekitaldiari emango zaio hasiera Okendo plazan. Herrian zehar banatutako hainbat gunetan garatuko da ekitaldia igandeko goizeko 6:00ak arte. Informazioa eta sarrerak WEBean: http://survivalzombie.es/eventos/lasarte-oria

 
Copyright-a © 2018 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.