Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Banatu dira Pintxoaren V. Ibilbideko sariak
Bestelakoak - Oharrak


Jesus Zaballos alkatea bertan zela, Ramón Roteta sukaldariak eta Arantxa Alday Aterpeakoak Araeta sagardotegiari banatu diote epaimahai profesionalaren saria eta Txartel kafetegiari epaimahai popularraren saria.

Pintxoaren V. Ibilbidean parte hartu duten ostalarien presentzian, Ramón Roteta sukaldari ezagunak banatu dio epaimahai profesionalaren saria Araeta sagardotegiari bere pintxoagatik: 'masail-mamizko raviolia eta onddoak patata boilortuaren zukuarekin, otarrainxka salteatua eta kinoa beltzezko teila'.

Epaimahai popularraren kasuan, saria Txartel kafetegiari egokitu zaio, parte-hartzaileen artean batez besteko notarik hoberena haren pintxoak lortu baitu: 'ukondozko arropa zaharraren hostopiltxoa'.
Horrez gain, 200 euroko bonuaren saria Susana Blázquezi eman zitzaion, ibilbidean parte hartu zutenentzako sariaren irabazleari, egiaztatu baitzuen osorik egin zuela.

Nabarmentzekoa da egun horietan 2000 pintxo baino gehiago dastatu zirela ibilbidean, eta parte-hartze handia izan zela erakusten du horrek. Hauek dira establezimendu bakoitzeko dastatutako pintxoak:

  • Txartel  119
  • Viña del Mar 331
  • Araeta  73
  • Buenetxea 234
  • Lasarte  420
  • Abend  97
  • Arkupe  131
  • Jalgi  116
  • Lavie  229
  • Yolanda 263
 
Copyright-a © 2018 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.