Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Lasarte-Oriako Udala B@kQ ziurtagiriaren jaulkipena kudeatzen hasi da
Bestelakoak - Oharrak

Udalaren zerbitzu digitaletarako sarbidea. Erroldako ziurtagiriak ateratzea, sarrerako erregistroa eta udaleko beste gestio batzuk Internet bidez. KZgunearekin eta osasun-zentroarekin batera, udala ere hasia da B@kQ (“baku”) ziurtagiria jaulkitzen, administrazioaren sistema digitaletan identifikatu ahal izateko, dela udaletxean, dela diputazioetan, Eusko Jaurlaritzan, Osakidetzan... Ziurtagiri hori e-DNI, IZENPE, ONA eta gisako txartelek dauzkaten ziurtagiriekin batera onartua izango da, baina abantaila batekin, zeren eta, euskarri birtual batean dagoenez gero, irakurgailurik ez baitu behar eta ordenagailuan, tabletan eta smartphone telefonoetan erabil baitaiteke. Dohainik jaulkitzen da, azkar, eta posta elektronikoko helbidea eta telefono mobila edukitzea besterik ez du eskatzen. Behin aktibatutakoan, era guztietako gestioak egin ahalko dituzu Euskadiko administrazioekin. Atera ezazu lehenbailehen. Informazio gehiago https://www.izenpe.eus/bak/ web-orrian eta udalaren bulegoetan.

 
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.