Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Gazteentzat entsegu-lokalak eskatzeko epea ireki da
Bestelakoak - Oharrak


Lasarte-Oriako Udalak, herri honetako musika-taldeei babesa emateko neurri gisa, haien esku jartzen ditu Gaztelekuan dauden entsegu-lokalak. Lokal horiek erabili nahi dituzten talde guztiek eskaera egin beharko dute idatziz, eta han adieraziko dute entseguak zein egunetan eta ordutan egin nahi dituzten, bai eta taldea osatzen duten kideen datuak ere. Eskaera udaletxeko erregistroan entregatu behar dute hil honen 24a baino lehen. Gogoarazi behar da bi entsegu-areto daudela, eta horiek erabiltzeko ordutegia 10:00etatik 24:00etara dela, astelehenetik igandera. Lehentasuna izango dute 30 urtetik beherako eta udalerrian erroldatutako kideez osatutako taldeek.

 
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.