Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Osasunari, Ongizateari eta Estetikari buruzko jardunaldi berriak Lasarte-Orian
Bestelakoak - Osasuna


Jesus Zaballos alkateak, Aterpeako ordezkariak eta jardunaldien arduradunak lagun zituela, osasunari, ongizateari eta estetikari buruz Villa Mirentxun ekainaren 5etik 9ra egingo diren jardunaldien programa aurkeztu du.

Zaballosek nabarmendu du jardunaldi berri hauek Lasarte-Oriako merkataritzaren bizitasunaren beste erakusgarri bat direla. Han zeudenei eskerrak eman zizkien egindako lanagatik, eta herritarrak parte hartzera animatu zituen.

Ramón Ormazabal Aterpeako lehendakariak jakitera eman zuen osasunari, ongizateari eta estetikari buruzko lehen jardunaldi hauek Aterpearen estruktura berritik sortutako zerbitzuetako arloaren lanaren fruitu dela. Azaldu zuen establezimendu parte-hartzaileak alfonbra berde batek eta atean jarritako programaren kartelak bereiziko dituela.

Noelia Calerok jardunaldien programaren berri eman zuen. Honela izango da:

  • Ekainaren 5ean 19:00etan: Hitz Kiribil Logopediatik, Ikerne Gorritik esplikatuko du zer den logopedia eta zertan lagun diezaiekeen seme-alabei.
  • Ekainaren 6an 17:00etan: Amaia Olondris Podologiak hitzaldi bat prestatu du oinkadaren estudioari buruz.
  • Ekainaren 6an 19:00etan: Ana Díezek, Maiane Perfumeriakoak, azala era naturalean zaintzearen onurez hitz egingo digu.
  • Ekainaren 7an 18:00etan: Noelia Calero osteopatak, Sergio Cano eta Marina Keller lagun dituela, azalduko du nola osteopatiak hobe dezakeen haurren eta emakume haurdunen osasuna eta fertilitatea.
  • Ekainaren 8an 17:00etan: Aldaz Hortz Klinikatik hiru ponentzia eskainiko dizkigute. Esther Maestrek gainazal estetikoez hitz egingo digu, Aintza Bravok hortzen zuritzeaz eta higieneaz, eta Elena Vadillok dentistaren besaulkian estresa kontrolatzeaz.
  • Ekainaren 8an 18:30ean: Berta Sáez naturopata eta iridiologoak, Lasarte Parafarmaziaren eskutik, estresaz eta haren tratamenduaz hitz egingo du, bai eta sistema immunitarioan dituen ondorioz ere.
  • Ekainaren 9an 18:00etan: Haritza Osteopatiakoek osteopatia bizitzeko era moduan hartzeaz hitz egingo digute.

Horrez gain, Aterpeak aurten jardunaldien inguruan zenbait erakusketa eta eskaintza antolatu ditu, osasunarekin, ongizatearekin eta estetikarekin zerikusia dutenak. Kasu honetan, establezimenduetan bertan izango da. Proposamenak hauexek dira:

  • Oihana Estetika. Astelehen 5ean, 11:00etan, “Medestec: Aurpegirako eta gorputzerako tratamendua”.
  • Ana gizonezkoen ile-apaindegia. Astearte 6an, 18:00etan, “Zorri eta bartzen aurkako tratamendu naturala”.
  • Naturhouse, “Elikagaiekiko intolerantziaren testa DOHAINIK”. Astelehen 5a. Aurretik ordua eskatuta.
  • Lizarri Optika, 5tik 9ra, “Ikusmenaren azterketa”.
  • Eka Yoga Studio, “Vinyasa yogako tailerra”. Ostiral 9an, 19:00etan.
 
Copyright-a © 2017 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.