Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Berdintasunean, denok egiten dugu gorago hegan, Martxoaren 8ko lema
Bestelakoak - Ospakizunak

Programa zabal baten bitartez., Udalak berdintasunaren garrantziaz kontzientziatu nahi ditu herritarrak Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospaketan. Horretarako, gizon eta emakumeen arteko berdintasunean dagoen bretxa ikaragarria salatuko du.

Gehiago irakurri...
 
Genero-Indarkeriaren aurkako Eguna ospatuko da Lasarte-Orian, hainbat ekitaldi eginez
Bestelakoak - Ospakizunak


Genero-indarkeriaren aurkako eguna ospatuko da Lasarte-Orian hurrengo astean. Herritarrak sentsibilizatzeko hainbat ekitaldi egingo dira izurri ikaragarri horren, bortizkeria matxistaren, aurka, Berdintasunerako zinegotziak, Lourdes Acevedok, eta arloko teknikariek aurkeztu dituzte gure herrian, hurrengo astean, adin guztietako herritarrentzako izango diren ekitaldiak. Helburua da, herritarrak kontzientziatzea bortizkeria matxistarekin bukatzea guztion lana dela, gizonena zein emakumeona, salbuespenik gabe.

Gehiago irakurri...
 
Jalgunek 25 urte betetzen ditu
Bestelakoak - Ospakizunak


Jalgune elkarteak 25 urte betetzen ditu “25 años de imperfección... 10eko jaialdia!” lelopean. Jesus Zaballos alkatea, Bea Alonso eta Pili Bermejo lagun zituztela, 10. jaialdia aurkeztu zuten, abenduaren 3an, 18:30ean, Kultur Etxean ospatuko dena. Jalguneko ordezkariek gogoeta egin zuten ezintasun funtzionala duten pertsonen eta haien “inperfekzioen” inguruan, galdetuz agian onena eta desiragarriena beti inperfekzioa ez ote den.

Gehiago irakurri...
 
Udaberriko Festa aurkeztu dute
Bestelakoak - Ospakizunak


Gaur goizean, Sozioekonomiako zinegotziak eta de Aterpea elkarteko lehendakariak Udaberriko Festaren ekitaldiak aurkeztu dituzte. Maiatzaren 13an izango da festa, eta herriko merkatari eta ostalariek antolatu dute. Festaren eszenarioetako bat izango Juan XXIII.a Plazan, Beatriz Juezek eta Ramón Ormazabalek aurkeztu dituzte programatuta dauden jarduerak. Festa-eguna maiatzaren 13an izango da, eta Lasarte-Oriako dozenaka merkatarik eta ostalarik hartuko dute parte. Ormazabalek bere esker ona agertu die ebentuan parte hartuko duten pertsona eta entitate guztiei.

Gehiago irakurri...
 
Erakunde-adierazpena
Bestelakoak - Ospakizunak


Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluko (CCRE-CEMR) Gizonen eta Emakumeen arteko Berdintasuna Tokiko Bizitzan Sustatzeko Batzorde Iraunkorrak adierazi du emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna funtsezko eskubidea eta oinarrizko balioa dela demokraziarentzat. Tokiko eta eskualdeetako gobernuak herritarrengandik gertuen dauden esferak dira, eta, hortaz, esku-hartzerako maila garrantzitsuak dira oraindik ere dirauten desberdintasunei aurre egiteko eta emakumeen eskubideak Europan eta mundu osoan sustatzeko.

Gehiago irakurri...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 Hurrengoa > Amaiera >>

1. orria 3(e)tik
Copyright-a © 2018 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.