Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Jalgunek 25 urte betetzen ditu
Bestelakoak - Ospakizunak


Jalgune elkarteak 25 urte betetzen ditu “25 años de imperfección... 10eko jaialdia!” lelopean. Jesus Zaballos alkatea, Bea Alonso eta Pili Bermejo lagun zituztela, 10. jaialdia aurkeztu zuten, abenduaren 3an, 18:30ean, Kultur Etxean ospatuko dena. Jalguneko ordezkariek gogoeta egin zuten ezintasun funtzionala duten pertsonen eta haien “inperfekzioen” inguruan, galdetuz agian onena eta desiragarriena beti inperfekzioa ez ote den.

Ekitaldian honako hauek izan zituzten lagun: Semblante Andaluzeko ordezkariak, Musika Eskola Munizipaleko trikitilarien taldea eta Zortzikotea, Euskararen Maratoiaren antolatzaile dena.

1991n ekin zion Jalgunek bere ibilbideari, egoera zail, alai eta hunkigarriak igaro dituelarik. Guztiak izan dira aberasgarri, guztietatik ikasi baitute, eta zera azpimarratu dute, guztiak izan direla inperfektuak. Alonsok eta Bermejok zehaztu zutenez, 25 urte hauetan zehar, hainbat pertsonarekin egin dute topo, eta haiei esker iritsi da elkartea gaur dena izatera: inperfektua, inperfektua izatea baita pertsonak berezkoa eta bereizgarri duena. Zera aldarrikatu zuten, inperfektua izatea benetako izatea dela, akatsekin, dohainekin, gaitasunekin... inperfekziorik gabe ez dagoela perfekziorik ziurtatuz.

Ziurtatu zutenaren arabera, perfekziorik ez dela bilatu behar ikasi dute, baizik eta desberdintasuna, horrek egiten baikaitu berezi eta bakar.

Inflexio puntua izaten ari da 2016 Jargunerentzat, orain arte lortutakoaz jabetzen ari baitira, gai izan direlarik markatutako helburuak lortzeko, akatsei eta dohainei esker.

Bukatzeko, lasarte-oriatarrak gonbidatu zituzten abenduaren 3an egingo duten Jalguneren 10. Jaialdira. Dibertsitate funtzionaleko Pertsonen eguna da, eta zera ospatu nahi dute, guztiok garela bereziak, berdinak, bakarrak eta benetakoak, eta jakina, inperfektuak.

 
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.