Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Martxoaren 8ko ekitaldien aurkezpena
Bestelakoak - Ospakizunak


Martxoaren 8a ekitaldiz beterik ospatuko da, horretan inplikatu diren kolaboratzaile ugariei esker. Ekitaldiak hilaren 4an hasiko dira, “Sufragistas” filmarekin, eta 13an amaituko, zumbako maratoiarekin. Jesus Zaballos ekitaldi horietan laguntzen aritu diren elkarte eta pertsonen ekarpenak eskertu zituen, horiek gabe ezinezkoa baitzatekeen hain programa osatua eta zabala egitea. Herritarrak ere berdintasunaren aldeko ekitaldi hauetan aktiboki parte hartzera gonbidatu zituen. Bere eskertzan, espresuki aipatu zituen honako hauek: Landaberri eta Lasarte-Oria-Usurbil institutuak, Jalgune, Kukuka, Lan eta Lan, Ostadar, Texas, Ttakun, Nordic Walker, Gipuzkoako Patinatzaileen Elkartea eta Masaje-Eskola. Enpresen inplikazioa ere eskertu zuen, hala nola Alcar leihoak, Eroski Center eta Bizkortzen.


Berdintasuneko zinegotziak ekitaldi hauekin guztiekin berdintasunaren alde lan egiteko asmoa berretsi zuen, Lasarte-Oriako elkarteen ehundurarekin transbertsalki arituz. Berdintasunaren aldeko 1. Martxaren garrantzia nabarmendu zuen, bereziki familian egitera zuzendua, garrantzizkoa baita etxean berdintasunaren alde lan egitea, ametsa izateari utzi eta errealitate bihur dadin. Ekitaldiak honako hauek dira:

  • Hilaren 4an. “Sufragistas” filma emango du Okendo Zinema Taldeak.
  • Hilaren 8an. “Euskadiko emakume garrantzitsuak” erakusketa inauguratuko da eguarteko 11:00etan, Antonio Mercero gunean. Herriko eskoletako ikasleekin. Ondoren, elkarretaratzea Okendo Plazan, eguerdiko 12:00etan. Arratsaldeko 18:00etan, Emakumeen Zentroan, “La consciencia del tiempo” liburuaren aurkezpena, haren egile María Moralesekin.
  • Hilaren 9an. “Umore-terapiako” tailerra 17:00etan, Biyak Bat elkartean, Nagore Vázquez psikologoarekin.
  • Hilaren 10ean. Haurrentzako ipuin-kontaria: “Batak panpinak, besteak superheroiak” (6 urtetik gorakoak) 18:00etan, liburutegian, Beatriz Egizabalekin. Eta 19:30ean, hitzaldi-aretoan, helduentzako ipuin erotikoak: “Hotzikara” (16 urtetik gorakoentzat) Inés Bengoarekin.
  • Hilaren 11n. Lan eta Lan taldearen “Un espíritu burlón" antzezlana 19:30ean, Manuel Lekuona kulturetxean. Sarrera 3 € izango da. Ondoren, afari herrikoia eta dantzaldia 21:30ean “El Jardín” jatetxean. Afariaren prezioa: 25 €.
  • Hilaren 12an. Lasarte-Oriako Berdintasunaren aldeko 1. Martxa, pertsonei, familiei, elkarteei eta kuadrillei zuzendua. 12:00etan, Okendo Plazan. Martxa oinez, bizikletaz, patinetan... egin ahalko da. Berdintasunaren aldeko dekalogoa eta biserak banatuko dira 11:00etan Okendo Plazan.
  • Hilaren 13an. Zumbako maratoia, pertsonei, familiei, elkarteei eta kuadrillei zuzendua. 11:00etan, Okendo Plazan. Berdintasunaren aldeko dekalogoa banatuko da 10:30etik aurrera Okendo Plazan. Euria bada, Zumbako maratoia Villa Mirentxuko trinketera lekualdatuko da.

Maite Iglesiasek, Emakumeen Zentro Zibikokoa, Berdintasunaren aldeko 1. Martxaren ibilbidea azaldu zuen. Ibilbidea erraztzat jo zuen, gehienbat bidegorrietan barrena izango baita eta, beraz, edonork parte hartu ahalko baitu: emakumeek, gizonek, haurrek, ezinduek, adinekoek... Inskripzioa abiatu baino lehen izango da, plazan bertan.

Lan eta Lan taldeko ordezkariek jendea antzezlanera joatera gonbidatu zuten, ziurtatuz ahalegin handia egin behar izaten dutela prestatzen duten antzezlan bakoitzean.

Amaitzeko, María Morales “La consciencia del tiempo” liburuaren egileak hartu zuen hitza. Bere liburua aurkezteko aukera eskertuta, azaldu zuen emakumearen omenaldi bat izan nahi duela, bere eginkizuna goretsiz, etxe barruan nahiz handik kanpo egiten duen lanagatik. Deialdi bat da. beren lana baloratzen ikas dezaten eta beren segurtasuna bila dezaten, gizartean esparruak irabaziz eta aurrera eginez. Ahalegin horretan gizonezkoak batu beharra dagoela agertu zuen.

Programazioaren kartela jaitsi (PDF)
Martxaren kartela jaitsi (PDF)
Martxaren ibilaldia jaitsi (PDF)
Lan eta Lan taldearen kartela jaitsi (PDF)

 
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.