Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Erakunde-adierazpena
Bestelakoak - Ospakizunak


Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluko (CCRE-CEMR) Gizonen eta Emakumeen arteko Berdintasuna Tokiko Bizitzan Sustatzeko Batzorde Iraunkorrak adierazi du emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna funtsezko eskubidea eta oinarrizko balioa dela demokraziarentzat. Tokiko eta eskualdeetako gobernuak herritarrengandik gertuen dauden esferak dira, eta, hortaz, esku-hartzerako maila garrantzitsuak dira oraindik ere dirauten desberdintasunei aurre egiteko eta emakumeen eskubideak Europan eta mundu osoan sustatzeko.

Emakumeen Nazioarteko Egun honetan, 2016ko martxoaren 8an, tokiko eta eskualdeetako gobernuen ordezkariak helburu hauen inguruan elkartu dira:

  • Gogoratzea demokrazia ezin eraiki daitekeela emakumerik gabe, eta, horrenbestez, beharrezkoak diren neurriak hartu behar direla, maila guztietan —tokikoa, eskualdekoa, estatukoa eta Europakoa—, emakumeek eta gizonek parte-hartze berdina izan dezaten erabakiak hartzeko prozesuetan.
  • Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna gure balioen eta europar gizarteen oinarrizko elementua dela bermatu dezatela eskatzea Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari eta Europako estatu eta instituzioei; beraz, elementu horrek agenda politikoaren erdigunean egon behar du, eta politika eta lege garrantzitsu guztietan txertatu behar da; besteak beste, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Lege autonomikoa osorik garatzea, horretarako behar diren aurrekontu-sailak eta arauak prestatuz.
  • Berdintasunaren aldeko konpromiso formal bat hartu dezatela eskatzea Europako hiri eta eskualde guztiei, CCRE-CEMRk 2006an plazaratu eta dagoeneko 1.500 hiri eta eskualdek baino gehiagok sinatu duten Tokiko Bizitzan Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasuna Lortzeko Europako Gutuna sinatzearen bidez.
  • Berdintasuna eskualde eta toki mailan sustatzeko neurri politiko konkretuak har ditzatela eskatzea Gutunaren sinatzaileei, CCRE-CEMRk bere Behatokiaren  bidez eskura jartzen dituen tresnak erabiliz, estatu bakoitzean tokiko eta eskualdeetako gobernuei ematen zaizkien botereen arabera; eta horren inplementaziorako beharrezkoak diren finantza eta giza baliabideak eskain ditzatela; eta, Lasarte-Oriako Udalaren kasuan, 4/2005 legea transbertsalki garatzeko ekintzak gauzatzea.
  • Emakumeek XXI. mendean pairatzen jarraitzen duten indarkeriari aurre egiteko neurri eraginkorrak hartzea: bizitza pribatuan zein publikoan emakumeen aurka zuzentzen den indarkeria forma guztiei aurre egin behar zaie eta ezabatu egin behar dira, barne sartuta emakumeen trafikoa, sexu-esplotazioa, gizartearen esparru guztietako indarkeria matxista eta emakumeen giza eskubideak urratzen dituzten gainerako ekintza guztiak; horretarako, instituzioei eskatzen diegu bere aurrekontuetan jaso ditzatela dagozkien kontu-sailak.
  • Genero-indarkeria prebenitzeko eta horren biktimak babesteko eta laguntzeko politika eta lege bateratuak sor ditzatela eskatzea Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritza eta EBko estatu eta instituzioei; emakumeen aurkako era guztietako indarkeria prebenitzeari eta haren aurka borrokatzeari buruzko Europako Kontseiluaren Hitzarmena (Istanbulgo Hitzarmena) berrets dezatela eskatzea estatuei; Lasarte-Oriako Udalak konpromisoa hartzen du udalerrian indarkeria horren kontrako agente aktibo gisa hainbat eragile eta herritar inplikatzeko eta zabaltzeko.
  • Kontuan hartzea gerra eta jazarpenetik ihes eginda gure hiri eta udalerrietara iristen diren errefuxiatuen artean dauden emakume eta haurren behar espezifikoak; beharrezko harrera eta arreta ziurtatzea, eta era guztietako indarkeria eta diskriminazioa eragoztea. Lasarte-Oriako Udalak pertsona migrante eta errefuxiatuentzako harrera-protokolo bat diseinatzeko eta aktibatzeko konpromisoa hartzen du.
  • Maila globalean elkarlanean aritzeko borondatea erakuts dezatela, Nazio Batuen Erakundearen 2030eko Agendaren 5. Helburua lortzeari begira, horrek xedetzat hartzen baitu emakumeen aurkako diskriminazio-forma guztiak ezabatzea.
 
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.