Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Udaberriko Festa aurkeztu dute
Bestelakoak - Ospakizunak


Gaur goizean, Sozioekonomiako zinegotziak eta de Aterpea elkarteko lehendakariak Udaberriko Festaren ekitaldiak aurkeztu dituzte. Maiatzaren 13an izango da festa, eta herriko merkatari eta ostalariek antolatu dute. Festaren eszenarioetako bat izango Juan XXIII.a Plazan, Beatriz Juezek eta Ramón Ormazabalek aurkeztu dituzte programatuta dauden jarduerak. Festa-eguna maiatzaren 13an izango da, eta Lasarte-Oriako dozenaka merkatarik eta ostalarik hartuko dute parte. Ormazabalek bere esker ona agertu die ebentuan parte hartuko duten pertsona eta entitate guztiei.

Egunean zehar, eta gure herrian udaberria ospatzeko, herriko merkatari eta ostalariek hainbat eskaintza egingo dizkiete beren bezeroei, hala nola deskontuak, produktu bereziak... Hori guztia beren lan onaz lagundurik eta herria kolorez betetzeko eta ikusgarri egiteko asmoarekin.

Herriko bi plazatan, Juan XXIII.ekoan eta Zumaburuko elizakoan, neska-mutikoek gaztelu puzgarriez gozatu ahalko dute 18:00etatik 21:00etara. Gainera, 19:00etatik 20:00etara, Lasarte-Oriako Dinbibanda batukadak kalejira batekin girotuko ditu kaleak. Euria egiten badu, puzgarriak Loidibarrengo frontoira lekualdatuko dira.

Ormazabalek Zumaburu eta Landaberri ikastetxeei beren lankidetza eskertu die, 915 neska-mutilek marrazki bat egin baitute ikusgai jartzeko. Gaia, udalerri gisa 30 urte bete ditugunez gero, bakoitzak gure herriko txoko gogokoena pintatzea izan da. Neska-mutilek 37 denda eta taberna parte-hartzaileen artean bilatu beharko dute berea non dagoen ikusgai jarrita, eta saria emango zaie aurkitzeagatik.

Beatriz Juezek ekimena eskertu dio Aterpeari, eta parte hartzera animatu ditu lasarteoriatarrak. Juezek azpimarratu du Udalaren helburuetako bat dela herriko merkataritza eta ostalaritza dinamizatzea bilatzen duten ekimenekin elkarlanean aritzea. Jarduerak deszentralizatzea garrantzizkoa zela aitortu zuen, herri guztiak aukera izan dezan herrian garatzen diren jarduerez gozatzeko. Amaitzeko, zinegotziak opatu zuen ostiralean eguraldi ona egin dezala eta kaleaz gozatzeko aukera izan dezagula.

 
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.