Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
2015eko nagusien omenaldia
Bestelakoak - Ospakizunak


Urriaren 1etik 8ra, Udaleko Gizarte Zerbitzuak antolatuta, 2015eko nagusien omenaldia ospatuko da.

Egitaraua jaitsi (PDF)

 
Jaialdia Jalguneren eskutik
Bestelakoak - Ospakizunak



Lotsak gainditzeko ez dago modurik hoberena non gure desberdinekin esperientzia politak hartu-ematea. Horretarako, Willi Fog-en laguntzarekin, munduari buelta emanez, kultur desberdinetako jendea ezagutuko dugu. Gure ohiturak ezagutzea gonbidatzeko, Sagardotegi batera hurbilduko gara. Lagunak ditugun Semblante Rocierok abesbatzarekin dantzan eta txaloka jarriko dugu kultur etxea. Helduen mundutik txikien mundura Pirritx, Porrotx eta MariMotots-en abestiei kuku egingo diogu eta pausoka pausoka jaialdiaren amaierara iritsiko gara. Dinbi Banda Batukadaren laguntzarekin eta herrikideekin, poliki poliki Okendo plazara hurbilduko gara ezberdintasunaren aurrean lotsa galdu dugunon festa ospatzeko . Bere burua gugandik desberdin sentitzen duena Manuel Lekuonara hurbildu dadila lapiko batekin, zarata ateratzeko instrumentu batekin. Gazi-gozoen elkarrekiko kalejira mundiala egingo dugu. Erne eta begiak zabalik herrian ditugun zapore festa dastatu ahal izateko! [Argazkia: Txintxarri]

Manuel Lekuona. Azaroak 30, 18:30etan, doakoa
Jalgune Elkartearen eskutik

 
Aste Berdea
Bestelakoak - Ospakizunak

Ekainaren 5ean, Ingurumenaren mundu mailako eguna da. Aurten leloa Pentsatu, Elikatu, Aurreztu da. Helburua elikagaien hondakinak eta xahutzeak saihestea. Horren harira Lasarte-Oriako Udalak Aste Berdea antolatu du ekainaren 5etik 8ra [testua: Txintxarri]

Egitarau osoa (PDF)

 
Jalgune elkartearen jaialdia
Bestelakoak - Ospakizunak

Jalguneko Elkarteko laguneek urteurrena ospatzen ari dira. 2011 urtean "20 urte 11 bertute" leloa erabiliz, 11 helburu finkatu zituzten eta banan banan burutzen joan dira. Lorturiko helburuen artean: lib-dup bat okendon, dardo txapelketa, Lasarte Oriako Krosean parte hartzea, Semblante Andaluzen jaialdian buruhandiak izan ziren… eta urtean zehar egin dituzten ekintzei jarraipena emateko, azaroak 26ean Manuel Lekuonan izango dira jaialdi paregabe batekin. Horretarako bertute horiek dituzten Taupada batukada taldea, Semblante Andaluz-eko abesbatza rozieroa, jubilatuen aerobik taldea, eta guztira 130 pertsonek izango dituzte lagun  dantzan, abesten eta arratsalde dibertigarri bat pasatzen.

Manuel Lekuona. Azaroak 26, 18:30etan
Sarrerak: doakoa
Lor ezazu orain zure gonbidapena
+info Jalgune Elkartea Facebook-en

 
Lasarte-Oriako DYAren XXV. Urteaurrena
Bestelakoak - Ospakizunak

10:00etan: DYAren anbulantzien erakusketa, rokodromoa, tirolina, haur tailerrak, lehen sorospenen tailerra eta tombola.
12:00etan: Globoflexia ekitaldia.
13:00etan: Oilasko pintxo banaketa eta sagardoa Okela harategia, Saizar Sagardotegia eta Labe Goxo okindegiaren eskutik.
17:00etan: Lehen-sorospenen antzerkia.
17:30etan: Errepide salbatze-lanen erakusketa.

Azaroak 6, igandea (egun osoa)

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 Hurrengoa > Amaiera >>

3. orria 3(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.