Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Martxoaren 8ko ekitaldien aurkezpena
Bestelakoak - Ospakizunak


Martxoaren 8a ekitaldiz beterik ospatuko da, horretan inplikatu diren kolaboratzaile ugariei esker. Ekitaldiak hilaren 4an hasiko dira, “Sufragistas” filmarekin, eta 13an amaituko, zumbako maratoiarekin. Jesus Zaballos ekitaldi horietan laguntzen aritu diren elkarte eta pertsonen ekarpenak eskertu zituen, horiek gabe ezinezkoa baitzatekeen hain programa osatua eta zabala egitea. Herritarrak ere berdintasunaren aldeko ekitaldi hauetan aktiboki parte hartzera gonbidatu zituen. Bere eskertzan, espresuki aipatu zituen honako hauek: Landaberri eta Lasarte-Oria-Usurbil institutuak, Jalgune, Kukuka, Lan eta Lan, Ostadar, Texas, Ttakun, Nordic Walker, Gipuzkoako Patinatzaileen Elkartea eta Masaje-Eskola. Enpresen inplikazioa ere eskertu zuen, hala nola Alcar leihoak, Eroski Center eta Bizkortzen.

Gehiago irakurri...
 
Lasarte-Oria udalerri gisa eratzearen 30. urteurrena
Bestelakoak - Ospakizunak


Jesus Zaballos alkateak Lasarte-Oriako bandera igotzearekin amaitu dira 30. urteurrenaren omenezko ekitaldiak. 1986ko otsailaren 15ean udala eratzeko bilkura egin zen lekuaren oroitzapenetan Brigitarren komentuan eman zen mezaren ondoren, alkateak, zenbait zinegotzi lagun zituela, batzar-aretoan udala eratu zeneko bilkuraren akta irakurri zuen.

Gehiago irakurri...
 
Lasarte-Oriako Udala eratzearen 30. Urteurrena
Bestelakoak - Ospakizunak



Lasarte-Oriako Udala eratu zeneko 30. urteurrena ospatuko dela eta, zenbait ekitaldi antolatu dira, eta haietan parte hartzera gonbidatzen dira lasarteoriatarrak. Ekitaldiak honako hauek dira:

Otsailaren 13an

  • Zero Setteren eta Julián Sagardiaren muntaketa eszenikoa. Kulturetxean, 18:30ean (gonbidapena erretiratzea beharrezkoa da Kultur Etxean).

Otsailaren 15ean

  • Meza, udala eratzeko osoko batzarra egin zen lekuan. Brigitarren komentuko kaperan, 11:00etan.
  • Udala eratzeko osoko batzarraren akta irakurtzea. Batzar-aretoan, 12:00etan.
 
Esna Hadi Kultur Elkarteak KaleraFest jaialdia sustatu du
Bestelakoak - Ospakizunak


Abenduaren 19an, larunbatarekin, jarduera kultural eta musikal mordo batek Lasarte-Oriako kaleak beteko dituzte egun osoan, 1. Lasarte-Oria KaleraFest jaialdian. Esna Hadi KE buru duten kolektibo antolatzaileen eta kolaboratzaileen zenbait ordezkarik, Lasarte-Oriako alkatea lagun zutela, festaren programa aurkeztu zuten astelehenean. Ekimenaren bultzatzaileen artean 50 bat kolektibo daude: herriko elkarteak, dendak, ostalaritzako establezimenduak... Jesus Zaballosek ekimen honen garrantzia nabarmendu zuen, eta gaineratu, oso azkar sortu den arren eta kalean kontzentratuko diren ekitaldi guztiengatik konplexua izango bada ere, espero duela arrakastatsua izatea eta gure kaleetan jarduera biziberritzeko balio izatea. Horregatik izan du Udalaren sostengua eta lankidetza.

Gehiago irakurri...
 
Jalguneren jaialdia eta erakusketa
Bestelakoak - Ospakizunak


Jalgune elkarteko kideek, Jesus Zaballos alkatea eta Lourdes Acevedo zinegotzia lagun zituztela, aurten "Elkar sentitu eta emozioak handitu" eslogana izango duen jaialdia aurkeztu zuten. Idoia Ayesak eta Tamara Ramosek azaldu zuten moduan, aurtengoan emozioak antzerkiaren jabe egin daitezen saiatuko dira. "Emozioek gure sentimenduak adierazten laguntzen digutelako". Hainbat eszenaren bitartez, Jalgune Elkarteko kideak beren emozioak nola bizi dituzten erakutsiz joango zaizkigu.

Gehiago irakurri...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 Hurrengoa > Amaiera >>

2. orria 3(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.