Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Lasarte-Oriak III. Merkatu Jakuetarra ospatuko du asteburu honetan
Festak - Azokak


Irailaren 14tik 16ra Lasarte-Oriak III. Merkatu Jakuetarra ospatuko du (programa PDFn). Egokiera on bat ikuskizunez gozatzeko eta artisauen lana eta produktuak ezagutzeko.

Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak, Maite Iglesias kulturako zinegotziak eta ekitaldiaren sustatzaileek gaur aurkeztu dute Merkatu Jakuetarraren 3. edizioa, ostiraletik igandera arte Okendo Plazan eta Kale Nagusian egingo dena, kale hori trafikorako itxi egingo delarik.

Zaballosek lasarteoriatar guztiak animatu ditu aurtengo merkatuan bueltatxo bat egitera, eremu hori jarduera eta tailer ugariren agertoki izango baita, eta, jakina, era guztietako artisau-produktuak eskainiko dituzten 100 saltoki baino gehiago bisitatu ahalko ditugu. Huts egin behar ez dugun aukera bat.

Azpimarratu behar da merkatuaren irekiera larunbat 15ean goizeko 11:00etan egingo dela. Gaita-jotzaileen taldeez eta kaleko jardunaz gain, ekitaldian presente izango dira Lasarte-Oriako alkatea, Jesus Zaballos, udalbatzako hainbat kide eta merkatu honen zenbait babesle: Angel Larrela, Araba auzo-elkarteen federazioko presidentea, Arantza Gonzalez, Bilboko Galiziar Etxekoa, Manuel Lopez, Gasteizko Galiziar Etxekoa, Rafael Pelayo, Bizkaiko Zentro Erregionaletako presidentea, eta Lekeitioko eta Zarauzko alkateak, Koldo Goitia eta Xabier Txurruka.

Hiru egun horietan zehar, eremua musikarekin, antzerkiarekin eta hainbat ekitaldirekin girotua egongo da, Erdi Aroko merkatu baten giro tipikoa sortuz eta herritarrak artisauen lana ezagutzera hurbil daitezen animatuz. Izan ere, haietako batzuk lekuan bartan ariko dira lanean, beren produktuak eskainiz.

Parte hartuko duten taldeen artetik, nabarmentzekoak dira Lume de Biqueira gaita-jotzaileen taldea, musika zelta-almogabarreko Barzonia taldea, galiziar musikako Espalladoiro banda, folk musikako Sesions Galegas taldea, irlandar folk musikako Lugh taldea, zelta folk musikako Acibreira taldea, zirku-teatroko Human No Limits taldea, Pedrit Onewheel orkestra-gizona, txotxongilo eta akuilu-makuiluen Teatro Infinito antzerki-taldea eta Eulali ipuin-kontaria. Falkoneriaren eta zenbait haur-jolasen erakusketa batez gozatzeko aukera ere izango dugu.

Aurten, parte hartzeko hainbat tailer izango dira:

  • Artile-lantegia
  • Oihal-lantegia
  • Narra-lantegia
  • Erretxina-lantegia
  • Zapatagintzako lantegia
  • Zintzarri-lantegia
  • Zahato-lantegia
  • Artelazkien lantegia
  • Kardatzeko lantegia
  • Espartzu-lantegia
  • Txanpongintzako lantegia

Festa-eremuaren barruan bi kantina instalatuko dira. Tailerrak, ipuin-kontaketak, haur-jolasak eta falkoneria Brigitarren Plazan egingo dira.

 
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.