Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Santa Ana Eskulangintza Azoka
Festak - Azokak

Sendoki Kultur Elkartea eta Lasarte-Oriako Udaleko Kultura Departamentua 2014ko uztailaren 20an Okendo Plazan egingo den XXX. Santa Ana Eskulangintzako Azoka antolatzen ari dira. Hain urteurren seinalatua ospatzen den aurtengo honetan, azoka antolatzen duen batzordetik, herriko eskulangile guztiei dei egiten zaie postu bat eska dezaten Santa Ana Eskulangintzako Azokan, hartara beren artisau-lanak saltzeko modua izaten dezaten. Azokan postua eskatu nahi bada, maiatzaren 23a baino lehen jarri behar da kontaktuan, posta elektronikoko Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidearen bidez. Kontaktua eta baldintzei buruzko azalpenak banan-banan azalduko dira.

 
Erdi Aroko Azokaren IV. Edizioa
Festak - Azokak

Kultura, Euskara eta Hezkuntza sailatik jakinarazi nahi dizuegu Lasarte Oriako Erdi Aroko Azokaren IV. edizioa izango dela hil honen 13an, 14an eta 15ean Isla Plazan. Bertan kale antzerkia, tailerrak, haurtzaindegia eta tailerrak ikus ahal izango dituzu.

Programa osoa (PDF)

 
Santa Ana Eskulangintza XXIX. Azoka
Festak - Azokak

Ohikoa da Santa Ana ospatzeko zenbait ekimen antolatzen dira herrian zehar. Santa Ana eguna hilak 26 izanda, 21ean, igandea, Sendokiren eskuz eta Udalaren laguntzarekin antolatuko da. Eskulanez gain, elikagaiak dastatzeko eta erosteko aukera da, non saltzaileak artisauak izatea beharra den.

Okendo plaza. Uztailak 21, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, doakoa
Programa jaitsi (PDF)

 
Santo Tomas Eguna
Festak - Azokak

Santo Tomaseko feria (Ttakun Kultur Elkartearen eskutik), talo eta txistorra postuak, gaztainak, sagardoa, txerria ikusgai, Amalur taldeko trikitilariak, bertsolariak, Erketz dantza taldearen eskutik dantza ikastaroa eta erromeria, haurrentzako tailerrak (talo prestaketa...), baserritarren produktuak... Kukuka antzerki eta dantza eskolak parte hartuko du.

Okendo plaza. Abenduak 21, 17:30-20:30. Doakoa
Ttakun Kultur Elkartearen eskutik | Egitarau osoa (PDF)
(Festa honetarako, baserritarrez janztea eskatzen zaie herritarrei)

 
Lasarte-Oriako Erdi Aroko Azokaren III. Edizioa
Festak - Azokak

Kultura, Euskera eta Hezkuntza sailatik jakinarazi nahi dizuegu Lasarte Oriako Erdi Aroko Azokaren III. edizioa izango dela hil honen 21ean, 22an eta 23an. Bertan kale antzerkia, tailerrak, haurtzaindegia eta tailerrak ikus ahal izango dituzu.

Programa osoa (PDF)

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 Hurrengoa > Amaiera >>

3. orria 4(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.