Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Santa Ana Eskulangintza XXVIII. Azoka
Festak - Azokak

Ohikoa da Santa Ana ospatzeko zenbait ekimen antolatzen dira herrian zehar. Santa Ana eguna hilak 26 izanda, 22an, igandea, Sendokiren eskuz eta Udalaren laguntzarekin antolatuko da. Eskulanez gain, elikagaiak dastatzeko eta erosteko aukera da, non saltzaileak artisauak izatea beharra den.

Okendo. Uztailak 22, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, doakoa
Programa jaitsi (PDF)

 
Santo Tomas Eguna
Festak - Azokak

Egitaraua: Santo Tomaseko feria (Ttakun Kultur Elkartearen eskutik), talo eta txistorra postuak, gaztainak, sagardoa, txerria ikusgai, Amalur taldeko trikitilariak, bertsolariak, Erketz dantza taldearen eskutik dantza ikastaroa eta erromeria, haurrentzako tailerrak (talo prestaketa...), baserritarren produktuak... Kukuka antzerki eta dantza eskolak parte hartuko du.

Okendo plaza. Abenduak 21, 17:00-20:30. Doakoa
Ttakun Kultur Elkartearen eskutik
(Festa honetarako, baserritarrez janztea eskatzen zaie herritarrei)

 
Stock azoka
Festak - Azokak

Aterpeak eta Lasarte-Oriako Udalak antolatua, asteburu honetan ,irailaren 24 eta 25ean, STOCK AZOKA izango dugu gure herrian. Loidibarreneko frontoira hurbiltzen bazarete, mota guztietako produktuak prezio merkeagoan aurkitu ahalko dituzue. Beraz, animatu eta ez zaitezte etxean gelditu giro ederra egongo da eta! Ordutegia: 24ean, goizeko 10etatik gaueko 9etara egongo da irekita eta 25ean, goizeko 10etatik gaueko 8etara egongo da irekita.

 
Lasarte-Oriako Erdi Aroko Azokaren II. Edizioa
Festak - Azokak

Kultura, Euskera eta Hezkuntza sailatik jakinarazi nahi dizuegu Lasarte Oriako Erdi Aroko Azokaren II. edizioa izango dela hil honen 16an, 17an eta 18an. Bertan kale antzerkia, tailerrak, haurtzaindegia eta tailerrak ikus ahal izango dituzu.

Kartela ikusi | Programa ikusi

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 Hurrengoa > Amaiera >>

4. orria 4(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.