Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Erregeen kabalgata antolatzeko hiru urteko hitzarmena
Festak - Eguberria


Lasarte-Oriako Alkatea den  Jesus Zaballosek eta MEGABAko lehendakaria den Boris Nogalesek hiru urteko hitzarmena sinatu zuten atzo, eta horren bitartez, Udalak, 2019ra arte, Erregeen Kabalgata antolatzeko laguntza emateko konpromisoa hartzen du. Onartu den 3 urteko hitzarmen horrek, kudeaketarako hobekuntza dakar, elkarteak urtearen hasieran laguntza jasotzea, alegia. Hitzarmenean onartutako urteko diru-laguntzak hurrengo hauek dira:

  • 2017ko ekitaldirako: 5.105,00 €
  • 2018ko ekitaldirako: 5.176,00 €
  • 2019ko ekitaldirako: 5.248,00 €

Gehiago irakurri...
 
Anima Servicios-ek 1.500 euro entregatu dizkio Ostadar-Saiarrerri
Festak - Eguberria


Anima Servicios enpresak 1.500 euro entregatu dizkio Saiarreri, Ostadarren kirol egokitu eta inklusiboko sekzioari. Diru hori Eguberrietako Haur-Parkeko sarreretatik bildutakoari dagokio. Jesus Zaballos alkatearekin eta Txus Alonso gazteriako zinegotziarekin, Asier Velascok, iazko Eguberrietako Haur-Parkea kudeatu zuen Anima Servicios enpresaren ordezkaritzan, 1.500 euroren balioko txeke bat entregatu zion Amaia Cadarsori.

Gehiago irakurri...
 
Atzo inauguratu zen Lasarte-Oriako Eguberrietako Haur-Parkea
Festak - Eguberria


Alkateak, zenbait korporaziokide lagun zituela, Eguberrietako Haur-Parke tradizionala inauguratu zuen. Parkea abenduaren 31ra arte egongo da zabalik, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bitarteko ordutegian. Parkeak hiru barruti ditu. Gune nagusia Michelingo Frontoian kokatuko da. 0-10 urtekoentzako gune horretan instalatuko dira ludoteka, ipuin-kontarien txokoa, ohe elastikoa, makillatzeko eta tatuatzeko gunea, zezen mekanikoa, hainbat puzgarri (olagarroa, baserria, pista amerikarreko zirkuitua, elefantea...), tailerrak (adin ezberdinetarako), eta bideo-jokoekin WII gune bat. Aurten ez da tabernarik izango, elkarterik ez baita aurkeztu hura kudeatzeko. Mahaik eta aulkiak prestatu dira, haurrekin datozenek itxaron ahal izateko. Sarrera dohainik da, helduentzat izan ezik, haiek euro bat ordaindu beharko baitute sarrera gisa.

Gehiago irakurri...
 
Lasarte-Oriako errege magoen desfilea kartel berria
Festak - Eguberria

MEGABAko kideak, atsegin handiz, hurrengo urtarrilak 5ean izango den “Lasarte-Oriako Errege Magoen Desfilea”-rentzako osatu duten kartel berria bidali nahi dizuegu. MEGABAko kideak urteetarako erabilgarria izango duten kartel berria aurkezten dute “Lasarte Oriako Errege Magoen Desfilea” lelopean: Elkarteko kideak esan dutenez “2016ko kabalgata arte, herriko gazteekin kartel lehiaketa antolatu ohi dugu. Baino azken urteetan aipatu bezala eta aurten ere, abisatu dugunez, bolondresa falta dugularik, aurten kartelan lehiaketari ezin izan diogu frente egin; horren ondorioz, hurrengo urteetarako kartel bat osatzea pentsatu dugu”.

Gehiago irakurri...
 
Errege Magoen kabalgatako antortxeroen deialdia
Festak - Eguberria

Urtero bezala, eta 2017ko Errege Magoen desfilea antolatzeko, MEGABA elkartetik, kabalgatan antortxero bezala parte hartu nahi duten gazteei deialdia egiten die. Horretarako, abenduak 29an, osteguna, arratsaldeko 18:00etan Gaztelekuan izango den bilerara hurbiltzea gonbidatzen die. Antortxeroek 11 urte betetak izan beharko dituzte. Aurten, eta beste urteekin konparatuz, inoiz baino garrantzitsuagoa izango da bilerara gerturatzea, dagokien trajeak bertan banatuko baitira. Zalantzarik izan ditzazketen horientzako telefono bat eta emaila erraztu dute: 649.51.31.02 eta Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu . Horretaz aparte, urtarriletik Kabalgataren arroparik dituztenei, deitutako bilerara hurbiltzea bueltatzeko dei egiten die.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 Hurrengoa > Amaiera >>

1. orria 5(e)tik
Copyright-a © 2017 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.