Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Gabonetako Haur Parkearen taberna eta sarreraren kudeaketa
Festak - Eguberria

Udalak herriko irabazi-asmorik gabeko talde eta organismo ezberdinak (kirol eta kultura taldeak, elkartasun organismoak eta abar), abenduan Mitxelingo frontoian antolatu ohi den Gabonetako Haur Parkea edo PIN delakoko taberna eta sarrera salmenta kudeatzera gonbidatzen du. Talde hauek gure herriarentzat burutzen duten lana baloratuaz eta kontutan hartuaz, helburua diru sarrera extra bat eskaintzea da, haien lana errazteko.

Hautatutako elkartearen errespontsabilitatea izango da GHP-ko sarreraren kontrola, eta baita tabernaren kudeaketa ere GHP-an. Sarrerak, Gazteria, Festak eta Kirolak sailetik emango dira zuzenean saltzeko (helduei, euro baten trukean). Tabernaren horniketa eta ustiaketa osoa, berriz, taldearen errespontsabilitatea izango da; irabaziak, osotasunean, taldeak jasoko ditu.
 
Kontutan izan behar da, 9 eguneko lana dela bertan burutu beharrekoa. Interesaturik leudekeen taldeek, beraz, bai giza baliabide nahikoa bai lanerako jende nahikoa izango dutela justifikatu beharko dute aurrez.

Prozedura, honako hau izango da:

Deialdi zabala egingo zaie herriko hainbat organismo eta taldeei. Interesaturik leudekenek, abenduaren 12a baino lehen erantzun beharko dute Udaletxeko erregistroan haien eskaria sartuta.
 
Proiektuek oniritzia jaso ostean, talde guztien zerrenda bat burutuko da, eta 2016. urteko Gabonetako Haur Parkearen gai honen kudeaketa nork burutuko duen erabakitzeko, zozketa bat egingo da.

Zerrenda ondorengo urteetan ere kontutan hartuko da, urtero organismo edo talde ezberdin bati (ordenaren arabera) eskainiko zaiolarik Gabonetako Haur Parkearen kudeaketa.

 
Copyright-a © 2020 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.