Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Eguberriak zurekin prestatzen ditugu!
Festak - Eguberria


“Eguberriak zurekin prestatzen ditugu!” goiburupean eta Eguberrietako kanpainaren barruan, Udalak, Aterpearen lankidetzarekin, erakusketak eta dastaketak izango dituen aste bat antolatu du Kulturetxean, abenduaren 12tik 16ra. Aterpeak, bestalde, bere Eguberrietako kanpaina antolatu du.

Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak, Beatriz Juez sozioekonomiako zinegotziak eta merkatari eta ostalarien Aterpea elkarteko zenbait kidek aurkeztu dituzte Eguberrietako jaiegun hauetarako antolatutako jarduerak: Eguberrietako Jardunaldiak, Eguberrietako Kanpaina eta Eguberrietako Argiztapena.

Era horretara, Udalak berreskuratu egingo ditu garai batean antolatzen ziren jardunaldiak, orain Aterpearen lankidetzarekin, Eguberrietako festak prestatzen laguntzeko, oso jaiegun sustraituak baitira gure herritarren artean.

Juezek azaldu zuenez, jardunaldiak irekiak eta dohainik izango dira eta Kulturetxeko hitzaldi-aretoan egingo dira, abenduaren 12tik 16ra, 19:00etatik 21:00etara. Erakusketen eta dastaketen egutegia honako hau da:

  • Abenduaren 12an: Aritza mertzeria-lentzeriak zure jantziak festa horietarako nola egokitu esplikatuko du, eta Yolanda tabernak hasierako jaki bat aurkeztuko du.
  • Abenduaren 13an: Ormazabal loradendak Eguberrietako mahaia prestatzen lagunduko digu, eta Arkupe tabernak hasierako jaki bat aurkeztuko du.
  • Abenduaren 14an: Maiane perfumeriak makillajeko erakustaldi bat egingo du, eta Lasarte tabernak hasierako jaki bat aurkeztuko du.
  • Abenduaren 15ean: Kattagorri jolas-dendak adin bakoitzerako jostailu egokiena hautatzen lagunduko digu, eta Goiegi jatetxeak hasierako jaki bat aurkeztuko du.
  • Abenduaren 16an: Alba moda-dendak moda-desfile bat egingo du, eta Buenetxea kafetegiak hasierako jaki bat aurkeztuko du.

Hasierako jaki guztiak hotzak eta egiten errazak izango dira.

Ormazabalek komertzioen Eguberrietako kanpaina azaldu zuen. Abenduaren 9tik 30era arte, rifan parte hartzen duen komertzioetako bezeroak Eguberrietako saski baten zozketan sartuko dira, eta zozketa abenduaren 30ean egingo da. Aterpeako komertzioek eguberri-giroa sortzen lagunduko dute, beren establezimenduetako sarreran alfonbra gorriak eta girlandak ipiniz.

Zaballosek, berriz, iragarri zuen abenduaren 7an Eguberrietako argiak piztuko dira, eta horrek “Eguberrietako espiritua” animatzeko girorik onena sortuko duela.

Liburuxka ikusi (PDF)

 
Copyright-a © 2020 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.