Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Lasarte-Oriako errege magoen desfilea kartel berria
Festak - Eguberria

MEGABAko kideak, atsegin handiz, hurrengo urtarrilak 5ean izango den “Lasarte-Oriako Errege Magoen Desfilea”-rentzako osatu duten kartel berria bidali nahi dizuegu. MEGABAko kideak urteetarako erabilgarria izango duten kartel berria aurkezten dute “Lasarte Oriako Errege Magoen Desfilea” lelopean: Elkarteko kideak esan dutenez “2016ko kabalgata arte, herriko gazteekin kartel lehiaketa antolatu ohi dugu. Baino azken urteetan aipatu bezala eta aurten ere, abisatu dugunez, bolondresa falta dugularik, aurten kartelan lehiaketari ezin izan diogu frente egin; horren ondorioz, hurrengo urteetarako kartel bat osatzea pentsatu dugu”.

Kartelari helduz, berezitasun nagusiena eta MEGABAko kideean urtero oroitzapen berezia egiten diote Endika Amilibia lasarteoriatarrai: “Endika Amilibia gogoan dugu. Horregatik kartelean “Endika Amilibia izarra” ardatz izanik Ane Arsuagak kartela hau osatu digu, non hiru erregeak Melchor, Gaspar eta Baltasar, gameluan ikusten dira”.

“Haur eta gazteen lehiaketa polita izan da, gainera, sarituak izan diren gazteek Erregeekin egoteko aukera izateak, bere xarma izan du” aipatu digute kideak, baino antolakuntzaren lan-karga gutxitzeko asmoz, kartel berri hau egin dute “hurrengo urteetan desfilea iragarriko duen irudia bilakatzeko asmoz bihurtzeko ere”.

 
Copyright-a © 2020 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.