Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Lasarte-Oriak Eguberrietako haur-parkea izango du abenduaren 22tik eta 31ra bitartean
Festak - Eguberria


Hilaren 22an, 17:00etan, zabalduko ditu ateak EHPak. Bi espazioz gozatu ahalko dute txikienek: ohiko parkea Michelingo pilotalekuan eta familientzako Bitarteko karpa, EHPa Oriara hurbilduko duena. Hilaren 22an irekiko da jada tradizionala den Eguberrietako Haur-Parkea, nobedade gisa karaoke bat izango duelarik, eremuko musika eta dantza zuzenduko dituena. Ohikoa den bezala, gune garrantzitsuena Michelingo frontoian kokatuko da. 0-10 urtekoentzako gune horretan instalatuko dira ludoteka, ipuin-kontarien txokoa, ohe elastikoa, makillatzeko eta tatuatzeko gunea, zezen mekanikoa, hainbat puzgarri (olagarroa, erraztatzailea, pista amerikarreko zirkuitua, oihana...), 12 tailer (egunean 3 adin ezberdinetarako), ohe elastikoak, oreka-bola, wipe out-a eta zinema-karpa bat. Frontoia koloretako oihal eta moketez apainduta egongo da, eta ekitaldietarako eszenarioa eta taberna-eremua izango ditu.

Hauek dira eszenarioan egingo diren ekitaldiak:

  • Hilaren 22an 19:00etan: ipuin-kontaria Mikel Superregirekin
  • Hilaren 27an 19:00etan: Begira festa antzerkia
  • Hilaren 30ean 19:00etan: Patata tropikala antzerkia
  • Hilaren 31n, 12:00etan: EHParen itxiera, Agurra Dantza eta beste joko batzuekin.

Kanpoko tenis-pistak 300 m²-ko karpa klimatizatua edukiko du, 12 urtetik gorako neska-mutilentzat. Han izango dituzte jostatzeko honako hauek: giza futbolina, zezen mekanikoa, salto-salto puzgarria, DJarentzako tokia, 4 bumper ball, Zorb-ball-a, rokodromoa, multiabenurako joko mugikorra, ping-pongeko 2 mahai, 2 futbolin, Air-Hockey bat eta Balanz Bike bat.

Oria auzoan 225 m²-ko karpa klimatizatua instalatuko da, Bitarteko tenis-pistan, familian egiteko jokoetarako. Han gozatu ahalko dituzte eskalakako joko bat, ohe elastiko erraldoi bat, balanze-bike bat, kirol-eremu bat, futbolinak eta mahai-jokoak.

Anima Services enpresak kudeatuko du berriz ere EHPa. 2 koordinatzaile, 20 begirale eta mantentzioko teknikari bat arduratuko dira parkeak eta jarduerek ondo funtzionatzeaz. EHParen kostu osoa 27.273 eurokoa izango da.

Aurten C.D. Eguzki Areto Futbola elkartea arduratuko da taberna eta eremuko sarrera kudeatzeaz, eta hango diru-sarrerak elkarte horren gastuetarako izango dira. Helduentzat, sarrera euro 1koa izango da. EHPa 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, salbu hilaren 24an eta 31n, arratsaldez itxita egongo baita, eta hilaren 25ean, egun osoan itxita egongo baita.

 
Copyright-a © 2018 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.