Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Errege Magoei ongi etorria, Desfilea baino lehenago Brigidetan
Festak - Eguberria


Datorren urtarrilaren 5ean, Lasarte-Oriak bere ohikoa den Errege Magoen desfilea edukiko du MEGABA (Meltxor, Gaspar eta Bastasar) Elkarteak antolatuta. Aurten, Errege Magoen ospaketaren bezperak berrikuntzak edukiko ditu Lasarte-Orian. Antolatzaileek komentatzen dutenez, "Ahal-egin haundia egin dugu karroza berri bat edukitzeko eta egiten ari garen lana ikusiko delako esperantzarekin gaude". Nahiz eta berrikuntza garrantzitsuenak egunean zehar izango diren:

  • Goizez: Brigidatarren komentuan postontziak jarriko dira eta pajeek ere gutunak jasoko dituzte Maiestateentzako komentuaren inguruetan.
  • Arratsaldez: Lasarte-Oriako haurrentzat Errege Magoen ongi etorria, desfilea baino lehenago izango da Brigidatarren Komentuaren kaperan 16:15tatik 17:30etara. Desfilearen irteera Oriatik izango da 18:30etan eta Okendon amaituko da, gutunen ohiko irakurketarekin, kartelaren irabazlearen sari banaketarekin eta gozokien jaurtiketarekin.

Urtarrilak 5 | Kartela jaitsi (PDF)
MEGABA Elkartearen eskutik

 
Copyright-a © 2020 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.