Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Lasarte-Oriak Eguberrietako Haur-parkea irekita izango du abenduaren 20 eta 31 bitartean
Festak - Eguberria


20an irekitzen da jada tradizionala den Eguberrietako Haur-parkea. Eta ohikoa den bezala, gune garrantzitsuena Michelingo Frontoian kokatuko da. 1-12 urte tartekoentzako gune horretan ludoteka jarriko da, bertan izango dira ipuin-kontariak, puzgarriak (olagarroa, kiroletakoak, zirkuitua, pista amerikarra, oihana….), 4 tailer (adin ezberdinetarako), eta WII-gune bat bideo-jokoekin. Frontoia koloretako oihal eta moketez apainduko da, eta ekitaldietarako agertokia taberna-gune bat izango ditu.


ASIDElek kudeatuko du taberna (Lasarte-Oriako lanik gabeko pertsonen elkartea), eta etekinak aipaturiko elkartea mantentzeko izango dira.
Hurrengoak dira agertokian egingo diren ekitaldiak:

  • 22an, 19:00etan, Amona Josepa haurrentzako antzerkia.
  • 27an, 19:00etan, ipuin-kontariak Inesekin.
  • 30ean, 19:00etan, Pirata Garrapata haurrentzako antzerkia.
  • 31n, 12:00etan, PINaren itxialdia,  Agurra-Dantza eta beste joko batzuekin.

Kanpoko tenis pistak 300 m2ko karpa klimatizatua izango du, 12 urtetik gorako neska-mutilentzat. Han disfrutatu ahal izango dituzte: Giza-futbolina, zezen mekanikoa, Salto-salto puzgarria, bideo-jokoetarako gunea, DJ-arentzako tokia, 2 ping-pongeko mahai, 2 futbolin, eta 2 Air-Hockey. Karpatik kanpo, rokodromoa, balantzaka dabiltzan bizikletak eta beste puzgarri bat.

Bukatzeko, aipatu beharra dago, aurten PINa Oria auzora ere hurbilduko dela. Horretarako, 225m2ko karpa klimatizatua jarriko da Bitarteko tenis-pistan, familian egiteko jokoetarako. Joko tradizional erraldoiak izango dira eta modu egokian egongo da atondua eta girotua.

2 koordinatzailek eta 18 monitorek zainduko dute parkeko ekintzen funtzionamendu ona. PINaren kostua 27.273€ izango da. Eta sarrera, kontrola eramango duen ASIDELentzat izango dena,  pertsona heldu bakoitzeko euro batekoa izango da.


 
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.