Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Lasarte-Oriak Eguberrietako Haur-parkea irekita izango du abenduaren 22 eta 31 bitartean
Festak - Eguberria

Hilaren 22an, 17:00etan, zabalduko ditu ateak PINek. Bi espazio gozatu ahal izango dituzte gazteenek: ohiko parkea Michelingo pilotalekuan eta familientzako Bitarteko karpa, PINa Oriara hurbilduko duena. 22an irekiko da jada tradizionala den Eguberrietako Haur Parkea, nobedade gisa karaoke bat duelarik, eremuko musika eta dantza zuzenduko dituena. Eta ohikoa den bezala, gune garrantzitsuena Michelingo Frontoian kokatuko da. 0-10 urte tartekoentzako gune horretan ludoteka jarriko da, bertan izango dira ipuin-kontariak, ohe elastikoa, makilatzeko eta tatuatzeko espazioa, zezen mekanikoa, hainbat puzgarri (olagarroa, baserria, zirkuitua, pista amerikarra, elefantea...),  tailerrak (adin ezberdinetarako), eta WII-gune bat bideo-jokoekin. Frontoia koloretako oihal eta moketez apainduko da, eta ekitaldietarako agertokia izango ditu.

Gehiago irakurri...
 
Eguberriak zurekin prestatzen ditugu!
Festak - Eguberria


“Eguberriak zurekin prestatzen ditugu!” goiburupean eta Eguberrietako kanpainaren barruan, Udalak, Aterpearen lankidetzarekin, erakusketak eta dastaketak izango dituen aste bat antolatu du Kulturetxean, abenduaren 12tik 16ra. Aterpeak, bestalde, bere Eguberrietako kanpaina antolatu du.

Gehiago irakurri...
 
Gabonetako Haur Parkearen taberna eta sarreraren kudeaketa
Festak - Eguberria

Udalak herriko irabazi-asmorik gabeko talde eta organismo ezberdinak (kirol eta kultura taldeak, elkartasun organismoak eta abar), abenduan Mitxelingo frontoian antolatu ohi den Gabonetako Haur Parkea edo PIN delakoko taberna eta sarrera salmenta kudeatzera gonbidatzen du. Talde hauek gure herriarentzat burutzen duten lana baloratuaz eta kontutan hartuaz, helburua diru sarrera extra bat eskaintzea da, haien lana errazteko.

Gehiago irakurri...
 
Uretako Festa
Festak - Eguberria

Abenduaren 22an goizeko 9:30etatik 12:00ra bitartean, Lasarte-Oriako Udalaren Igerilekuan, UMEENTZAT URETAKO FESTA ospatuko da. Igerian dakiten, 5 eta 12 urteko haurrei zuzentua. Festa bazkideentzat doan izango da, eta ez bazkideek sarrera ordaindu beharko dute. Haurrak bakarrik sartuko dira. Festaldian igerilekua itxita egongo da helduentzat.

Kartela jaitsi (PDF)

 
Lasarte-Oriak Eguberrietako Haur-parkea irekita izango du abenduaren 20 eta 31 bitartean
Festak - Eguberria


20an irekitzen da jada tradizionala den Eguberrietako Haur-parkea. Eta ohikoa den bezala, gune garrantzitsuena Michelingo Frontoian kokatuko da. 1-12 urte tartekoentzako gune horretan ludoteka jarriko da, bertan izango dira ipuin-kontariak, puzgarriak (olagarroa, kiroletakoak, zirkuitua, pista amerikarra, oihana….), 4 tailer (adin ezberdinetarako), eta WII-gune bat bideo-jokoekin. Frontoia koloretako oihal eta moketez apainduko da, eta ekitaldietarako agertokia taberna-gune bat izango ditu.

Gehiago irakurri...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 Hurrengoa > Amaiera >>

3. orria 6(e)tik
Copyright-a © 2020 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.