Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Urtarrilaren 5ean, Errege Magoen Desfileak berriz ere ilusioz eta magiaz beteko ditu Lasarte-Oriako kaleak
Festak - Eguberria


Aurkezpenean, presente izan ziren Jesus Zaballos alkatea, Txus Alonso zinegotzia eta ekitaldia antolatzen duen Megaba elkarteko kideak: Gema Tejero, Mila Alfonso eta Lourdes Fernández. Zaballosek eskertu egin zuen Megaba hainbat urtez egiten ari den ahalegina, horri esker mantendu ahal izan baita lasarteoriatarrontzat oso maitea den tradizio bat. Eskertze hori udaletxeko langileei ere hedatu die, eta bereziki boluntario guztiei, haiek gabeko ezinezkoa bailitzateke desfilea. Urteko hitzarmena sinatu ondoren, Megabak aurtengo berritasun gisa nabarmendu zuen karrozak hobetu egin direla, bereziki "Izarra", zirkulazioko istripuan hildako Endika Amilibiaren omenez egina. Jantziteriaren parte bat ere hobetuko da. Txus Alonsok eskerrak eman zizkien aurten berriro Erregeen Desfilearekin kolaboratzen duten entitate guztiei.

Gehiago irakurri...
 
Errege Magoei ongi etorria, Desfilea baino lehenago Brigidetan
Festak - Eguberria


Datorren urtarrilaren 5ean, Lasarte-Oriak bere ohikoa den Errege Magoen desfilea edukiko du MEGABA (Meltxor, Gaspar eta Bastasar) Elkarteak antolatuta. Aurten, Errege Magoen ospaketaren bezperak berrikuntzak edukiko ditu Lasarte-Orian. Antolatzaileek komentatzen dutenez, "Ahal-egin haundia egin dugu karroza berri bat edukitzeko eta egiten ari garen lana ikusiko delako esperantzarekin gaude". Nahiz eta berrikuntza garrantzitsuenak egunean zehar izango diren:

  • Goizez: Brigidatarren komentuan postontziak jarriko dira eta pajeek ere gutunak jasoko dituzte Maiestateentzako komentuaren inguruetan.
  • Arratsaldez: Lasarte-Oriako haurrentzat Errege Magoen ongi etorria, desfilea baino lehenago izango da Brigidatarren Komentuaren kaperan 16:15tatik 17:30etara. Desfilearen irteera Oriatik izango da 18:30etan eta Okendon amaituko da, gutunen ohiko irakurketarekin, kartelaren irabazlearen sari banaketarekin eta gozokien jaurtiketarekin.

Urtarrilak 5 | Kartela jaitsi (PDF)
MEGABA Elkartearen eskutik

 
Eguberrietako programazioa
Festak - Eguberria

Geldirik ez egoteko jarduerak Lasarte-Orian: kontzertuak, zinea, Santo Tomaseko Feria, Eguberrietako Haur Parkea, Olentzero, gazteentzako jarduerak, Errege Magoen Desfilea eta abar.

Egitarau osoa (PDF)

 
Errege Magoen desfilea
Festak - Eguberria

  • 11:00etan. Atsobakarko Zahar-Etxean, Errege Magoen bisita eta bertakoei oparien banaketa.
  • 12:00-13:30. Okendo plazan, Errege Magoei gutuna prestatzeko tailerrak.
  • 12:30etan. Okendo plazan, 2013ko "Ekialdeko Errege Magoak" marrazki lehiaketaren sari banaketa.
  • 18:00etan. Errege Magoen Kabalgata hasiera, Oria auzotik.
  • Bukaera: Okendo Plazan (Errege Magoen agurra Udaletxe berriaren balkoitik eta Errege Magoen harrera Udaletxe berriaren sarreran).

Urtarrilak 5 | Kartela jaitsi (PDF)
MEGABA Elkartearen eskutik

 
Olentzerori ongi etorria
Festak - Eguberria

Olentzero eta Mari Domingiri harrera 17:00etan Loidi-Barreneko frotoian! Herritik zehar kantu kalekira Olentzeroarekin (Loidi-Barren, kale Nagusia eta Hipodromo kaletik Okendo plazara). Ondoren, Okendo plazan (17:45ean) ekitaldi nagusia Alboka Abesbatza, Porrotx pailazoa eta Earra Bertso Eskolarekin. Azkenean, Olentzerok eskutitzak jasoko ditu 18:00etan.

Okendo plaza. Abenduak 24, 17:00-20:00. Doakoa
Ttakun Kultur Elkartearen eskutik | Egitarau osoa (PDF)

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 Hurrengoa > Amaiera >>

4. orria 6(e)tik
Copyright-a © 2020 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.