Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Eguberrietako Haur Parkea
Festak - Eguberria

EHPan, egun guztietan zehar, haurrentzako animazio eta jolas jarduerak izango dira, hauek entretenitzea eta aldi berean heztea helburu izango dutenak. Gune ezberdinetan banatuko da EHP, eta hauetan, ekintza bereziak antolatuko dira, adina kontutan izanik: Frontoia (0-11 urte): bertan, puzgarriak, ludoteka bat (denetariko jolasekin), irakurketa txokoa eta hainbat tailer egongo dira. Tenisa (12-14 urte): karpa erraldoia joku ezberdinekin.

Mitxelin. Abenduaren 22tik 31ra (biak barne), 11:00-14:00 eta 17:00-20:00.
Egitarau osoa (PDF)

 
Eguberrietako programazioa
Festak - Eguberria

Geldirik ez egoteko jarduerak Lasarte-Orian: kontzertuak, zinea, Santo Tomaseko Feria, Eguberrietako Haur Parkea, Olentzero, gazteentzako jarduerak, Errege Magoen Desfilea eta abar.

Egitarau osoa (PDF)

 
Zuziak eraman nahi dituzu Errege Magoen kabalgatan?
Festak - Eguberria

Errege Magoen Kabalgata antolatzen duen MEGABA elkarteak, urtarrilaren 5ean zuziak eramateko lagunen bila dabil. MEGABA elkartetik Lasarte-Oriako gazteen parte-hartzea eskatzen du. Deialdia 13 urte baino gehiago dituztenei zuzenduta dago. Horretarako, interesatuta dauden guztiak Manuel Lekuona Kultur Etxean abenduaren 27an 19:00etan 3. solairuko hitzaldi aretoan izango den bilerara hurbiltzen direnei informazioa eta akreditazioak emango dira. MEGABAk adin-txikigoak diren haurren gurasoak hurbiltzea eskatzen du.

Kontaktua: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu | Jaitsi kartela (PDF)

 
Errege Magoen Kabalgata
Festak - Eguberria

Goizez: 12.00ak inguruan: Okendo plazan, Errege Magoei bidaltzeko gutuna prestatzeko tailerra. Atsobakarko Zahar-Etxean, Errege Magoen bisita eta oparien banaketa.  Arratsaldez: 18.00etatik aurrera, Errege Magoen kabalgata herri osoan zehar; Okendo plazan amaiera.

Herri osoan zehar (Okendo plazan gehienbat). Urtarrilak 5
MEGABA asoziazioaren eskutik

 
Olentzerori ongi etorria
Festak - Eguberria

Egitaraua:
17.00: Amarauneko panpinen eta Porrotx pailazoaren saioa.
17.45etik aurrera: Amalurreko trikitilariekin batera, Olentzerori harrera.
18.30: Olentzerori muxuak eta eskutitzak emateko aukera.
20.30: ekitaldiaren amaiera.

Okendo plaza. Abenduak 24, 17:00-20:30. Doakoa
Ttakun Kultur Elkartearen eskutik

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 Hurrengoa > Amaiera >>

5. orria 6(e)tik
Copyright-a © 2020 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.