Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Eguberrietako Haur Parkea
Festak - Eguberria

Egitaraua: EHPan, egun guztietan zehar, haurrentzako animazio eta jolas jarduerak izango dira, hauek entretenitzea eta aldi berean heztea helburu izango dutenak. Gune ezberdinetan banatuko da EHP, eta hauetan, ekintza bereziak antolatuko dira, adina kontutan izanik: Txikien gunea (0-6 urte): bertan, puzgarriak, ludoteka bat (denetariko jolasekin: txirristrak, LEGO-ak, trizikloak, ipuinak...), irakurketa txokoa eta hainbat tailer egongo dira. Haurren gunea (7-12 urte): bertan, puzgarriak eta adin tartera egokitutako hainbat tailer burutuko dira. Familien gunea: bertan, dibertimenduko zonalde oso bat egongo da: ping pong-a, futbolinak, billarrak, golf-a, zirku eskola, Wii-ak, jolas erraldoiak...

Txokolatada bat, Urte amaierako jai bat eta Wii-etan "virtual dancing"-a egiteko aukera ere egongo dira. Hiru ekitaldi ere egongo dira EHPan: Xistera magikoa (magia), Mugi mugi (haur dantzaldia) eta Mugarik gabeko mundua (antzerkia).

Mitxelingo frontoia. 2011ko abenduaren 22tik 31ra (biak barne), 11:00-14:00 eta 17:00-20:00.


Abenduaren 24 arratsaldean, 25ean egun osoz eta 31 arratsaldean EHP itxita egongo da.
Bestelako informazioa: Helduek 1ÔéČeko sarrera ordaindu beharko dute EHPra sartzeko; haurren kasuan, dohakoa izango da. Ekitaldiko irabaziak Juanjo Morante GKEarentzat izango dira bere osotasunean. Udaletxetik, beste urte batzuetarako ere, EHPko tabernaren kudeaketa bere gain hartu nahi luketen taldeei gonbidapena luzatzen zaie, izena emateko epeak berriro zabaltzean, parte hartu dezaten.
Aurreikusitako ekitaldiak euskaraz izango dira; honetaz gain, begirale guztiak ere elebidunak izango dira.

 
Eguberrietako programazioa
Festak - Eguberria

Geldirik ez egoteko jarduerak Lasarte-Orian: kontzertuak, zinea, Santo Tomaseko Feria, Eguberrietako Haur Parkea, Skate, Olentzero, gazteentzako jarduerak, Errege Magoen Desfilea eta abar.

Egitarau osoa (PDF)

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 Hurrengoa > Amaiera >>

6. orria 6(e)tik
Copyright-a © 2020 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.