Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Lasarte-Oriak II. Merkatu Jakuetarra ospatuko du asteburu honetan
Festak - Erromeriak


Iazko edizioaren arrakasta ikusita, Okendo Plazara eta Kale Nagusira itzuliko da Merkatu Jakuetarra, artisautzaren eta kulturaren promozioa beste garai bateko memoriarekin konbinatzen duen festa-azoka. Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak, Maite Iglesias kulturako zinegotziak eta ekitaldiaren sustatzaileek gaur aurkeztu dute Merkatu Jakuetarraren 2. edizioa, ostiraletik igandera arte Okendo Plazan eta Kale Nagusian egingo dena, kale hori trafikorako itxi egingo delarik.

Gehiago irakurri...
 
Santa Ana eguna ospatzeko hainbat ekitaldi
Festak - Erromeriak


Uztailaren 26an Lasarte-Oriak Santa Ana eguna ospatuko du, hainbat ekitaldi kulturalekin: Parodia tradizionala eta Santa Anetako IV. Pintxoa. Jesus Zaballos alkateak eta Ramon Ormazabalek, Aterpearen izenean, programa aurkeztu dute. Gaur goizean, Aterpeak Santa Anetako IV. Pintxo jardunaldia aurkeztu du, uztailaren 26an Santa Ana egunez egingo dena. Oinarri moduan, pintxoak bakailaoa eta piperrak erabiliko ditu, taberna bakoitzak bere iaiotasuna gehituz. Aurtengoan, ostalaritzako 12 establezimenduk iragarri dute parte hartuko dutela, iaz baino lau gehiagok: Arkupe tabernak, Buenetxea kafe-tabernak, Araeta Sagardotegiak, Usoak tabernak, Lasarte tabernak, Txema tabernak, Viña del Mar kafetegiak, Jalai Tabernak, Jalgi Tabernak, Abend Sagardotegiak, Lavie Gastrobarrek eta Yolanda tabernak beren proposamena eskainiko diote dastatu nahi duenari.

Gehiago irakurri...
 
Aurkeztu dira Oriako eta Basaundiko 2017ko jaiak
Festak - Erromeriak


Oriako hariki-fabrikaren oroitzapenezko Brunet eskulturaren inaugurazioa izango da ekitaldi garrantzizkoenetako bat. Festen programa kontsolidatua geratu da, karmenetako eta sanignazioetako jaiak uztailaren 16an, 29an, 30ean eta 31n ospatzeko. Festen aurkezpenean izan ziren alkatea, Txus Alonso, festetako zinegotzia, eta José Rodríguez eta Manuel Urdanpilleta, batzorde antolatzailekoak. Azken horiek udalaren kolaborazioa eskertu zuten, laguntza horri esker festak kontsolidatu ahal izan baitira, programaren % 95a finantzatuta. Aurten, jai bakoitzera bideratutako zenbatekoa 2.950 eurokoa da.

Gehiago irakurri...
 
Santa Ana eguna ospatzeko hainbat ekitaldi
Festak - Erromeriak


Uztailaren 24an eta 26an Lasarte-Oriak Santa Ana eguna ospatuko du, hainbat ekitaldi kulturalekin: artisautza-azoka, Parodia tradizionala, Santa Anetako III. Pintxoa eta pala-torneoko finalak. Uztailaren 24an igandearekin, Okendo Plazan, Artisautzako Azoka tradizional bisitatzeko aukera izango da. Azokak, 10etatik 14etara eta 17etatik 20etara bitarteko ordutegian, artisauak beren produktuak zuzenean lantzen  ikusteko aukera emango digu. Arratsaldean, Loidibarren frontoian eta 17:30etik aurrera, Santa Anetako pala-txapelketako finalak jokatuko dira.

Gehiago irakurri...
 
Aurkeztu dira Oriako eta Basaundiko 2016ko jaiak
Festak - Erromeriak


2016rako aurreikusitako egitaraua zabaldu egin da hainbat nobedaderekin. Alkateak eta jaietako zinegotziak, batzorde antolatzaileko kideekin batera, uztailaren 16, 30 eta 31ko egitaraua aurkeztu dute. Jesus Zaballos alkateak, jaien antolatzaileei eskerrak eman dizkie egindako ahalegin bikainagatik. Auzo kutuna dugu Oria, eta jai garrantzitsuez gozatzea merezi du. Zaballosek adierazi zuen gobernu-taldeak asmo garbia duela auzoetako jarduerak bultzatzeko, gure bazter guztiei bizia emateko. Hortik jaio da lankidetza hau, eta aurrerantzean ere iraun dezan nahi luke, eta eskerrak eman dizkie Oriako BEri eta bere jai-batzordeari.

Gehiago irakurri...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 Hurrengoa > Amaiera >>

1. orria 3(e)tik
Copyright-a © 2017 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.