Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Aurkeztu dira Oriako eta Basaundiko 2017ko jaiak
Festak - Erromeriak


Oriako hariki-fabrikaren oroitzapenezko Brunet eskulturaren inaugurazioa izango da ekitaldi garrantzizkoenetako bat. Festen programa kontsolidatua geratu da, karmenetako eta sanignazioetako jaiak uztailaren 16an, 29an, 30ean eta 31n ospatzeko. Festen aurkezpenean izan ziren alkatea, Txus Alonso, festetako zinegotzia, eta José Rodríguez eta Manuel Urdanpilleta, batzorde antolatzailekoak. Azken horiek udalaren kolaborazioa eskertu zuten, laguntza horri esker festak kontsolidatu ahal izan baitira, programaren % 95a finantzatuta. Aurten, jai bakoitzera bideratutako zenbatekoa 2.950 eurokoa da.

Honako hau izango da aurtengo programa:

Oriako jaia uztailaren 16an ospatuko da, Karmengo egunarekin. Goizeko 10:00etan hasiko da, trikitia eta buruhandiak izango direlarik Oriako plazetan eta kaleetan zehar. 11:00etan, haur-tailerren txanda izango da, kaperaren ondoan, berritasun batekin: gurasoak izango dira monitore. Ordu berean, udalak Brunet eskultura inauguratuko du, Miguel Ángel Oribe artista oriatarrak Brunet hariki-fabrikaren oroigarri moduan egina. 12:00etan, Meza Nagusia emango da Karmengo Kaperan, Pilar Catalina eta Amaia Lizarraga sopranoek parte hartuko dutelarik, Amaia Dorronsoro organoan lagun dutela. Meza bukatutakoan, luntxa emango da Plazido Mujika plazan. Jardín de Brunet-Enea jatetxean izango den herri-bazkariarekin emango zaio bukaera goizari.

Arratsaldean, Brunet Parkean, 17:00etan, gaztelu puzgarriak eta puxiken eta ur-pistolen gerra izango da txikienentzat, arrakasta handia izan baitzuen jarduera horrek iaz.  17:30ean, merienda izango dute haurrek. 18:30ean, Sorgin Dantza hasiko da Karmengo Kaperan, eta Brunet-Enearaino joango dira. 20:00etan, musika-emanaldia izango da Ibaiberriak taldearen eskutik.

Basaundiko jaiak uztailaren 29an hasiko dira, haurrentzako tailer batzuekin,19:00etan. Eguna amaitzeko, rock musikako kontzertu bat izango da gaueko 21:00etan.

Uztailaren 30ean, 11:00etan, barrene herrikoia Oriako frontoian. 12:00etan areto-futboleko partida: ezkongabeak ezkonduen kontra. Eta 12:30ean pintxo-potea txosna aldean eta inguruko tabernetan. 16:30ean Museko Txapelketa hasiko da. 17:00etan, apar-festa teniseko parkean, txikientzat. 19:30ean, patata-tortillen txapelketa egingo da. 22:00etan, dantzaldia Ibaiberriak taldearen eskutik. Jaieguna DJren musikarekin amaituko da, 1:00etan hasita.

Hilaren 31n, San Ignazio egunez, 9:00etan emango zaio hasiera, Basaundi Bailarako plazatik aterako den ibilaldi neurtu batekin. 10:00etan, galeper-tiraketa tradizionala. 11:00etan, haur-jolasak eta buruhandiak, plazan. 11:30ean, meza solemnea Karmengo Kaperan. 12:30ean, poto eta tokako txapelketen txanda izango da. Goiza bukatzeko, bazkaria izango da Buruntz Azpin. Arratsaldean, 17:00etan, gaztelu puzgarriak izango dira plazan, eta 17:30ean, haurrentzako merienda. Eguna bukatzeko, kontzertua emango du Lee Junior taldeak, Kultur Kale Zikloa musika-zikloaren barruan.

Oriako Jaien programa jaitsi (PDF)
Basaundiko Jaien programa jaitsi (PDF)
Egitarau bateratua jaitsi (PDF)

 
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.