Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Santa Ana eguna ospatzeko hainbat ekitaldi
Festak - Erromeriak


Uztailaren 26an Lasarte-Oriak Santa Ana eguna ospatuko du, hainbat ekitaldi kulturalekin: Parodia tradizionala eta Santa Anetako IV. Pintxoa. Jesus Zaballos alkateak eta Ramon Ormazabalek, Aterpearen izenean, programa aurkeztu dute. Gaur goizean, Aterpeak Santa Anetako IV. Pintxo jardunaldia aurkeztu du, uztailaren 26an Santa Ana egunez egingo dena. Oinarri moduan, pintxoak bakailaoa eta piperrak erabiliko ditu, taberna bakoitzak bere iaiotasuna gehituz. Aurtengoan, ostalaritzako 12 establezimenduk iragarri dute parte hartuko dutela, iaz baino lau gehiagok: Arkupe tabernak, Buenetxea kafe-tabernak, Araeta Sagardotegiak, Usoak tabernak, Lasarte tabernak, Txema tabernak, ViƱa del Mar kafetegiak, Jalai Tabernak, Jalgi Tabernak, Abend Sagardotegiak, Lavie Gastrobarrek eta Yolanda tabernak beren proposamena eskainiko diote dastatu nahi duenari.

Egun horretan, 11:00etan, Brigidatarren komentuan, usadiozko meza emango da Santa Anaren ohoretan. Ondoren, Ttakunek luncha eskainiko die bertaratuei.

Jaiegunari amaiera emateko, 22:00etan eta Okendo Plazan, jadanik tradizionala den Santa Ana parodiaz gozatzeko aukera izango dugu, Ttakun elkarteak 30 lagun baino gehiagoren lankidetzarekin antolatuta. Bere umore-tonu bereziarekin, errepasoa egingo diete azken urte honetan gure herrian gertatu diren eta gaurkotasuna edo garrantzia izan duten gaiei.

 
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.