Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Santa Ana Eguna
Festak - Erromeriak



Igandean (uztailak 26) Lasarte-Oriako Udalak Santa Ana Eguna ospatuko du, kulturaren eta kirolen arloko hainbat ekitaldirekin: Parodia tradizionala, II. Pintxoa eta pala-torneoko finalak.

Aterpea elkarteak aurkeztu du Santa Anako II. Pintxoa jadurnaldia. Oinarri moduan, pintxoak bakailaoa eta piperrak erabiliko ditu, taberna bakoitzak bere iaiotasuna gehituz. Aurtengoan, ostalaritzako 6 establezimenduk iragarri dute parte hartuko dutela: Abendek, Arkupek, Buenetxeak, Sanchok eta Yolandak beren proposamena 2 €-ko prezioan eskainiko diote dastatu nahi duenari.

Goizeko 11:00etan, Brigidatarren komentuan, usadiozko meza emango da. Ondoren, Ttakunek luncha eskainiko du.

Arratsaldean, Loidibarren frontoian eta 17:30etik aurrera, Santa Anetako pala-txapelketako finalak jokatuko dira. Xenki-Iñigo eta Xanti-Bernaitz bikoteak hasiko dira, 3. eta 4. postua lortzeko. Amaitu bezain laster, 1. eta 2. postuaren bila jokatuko dute Jon Pello-Etxezarreta eta Jon Begiristain-Xabier Arteaga bikoteek.

Egunari amaiera emateko, 22:30ean eta Okendo Plazan, jadanik tradizionala den Santa Ana parodiaz gozatzeko aukera izango dugu, Ttakun elkarteak 30 lagun baino gehiagoren lankidetzarekin antolatuta. Bere umore-tonu bereziarekin, errepasoa egingo diete azken urte honetan gure herrian gertatu diren eta gaurkotasuna edo garrantzia izan duten gaiei.

 
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.