Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Santa Ana eguna ospatzeko hainbat ekitaldi
Festak - Erromeriak


Uztailaren 24an eta 26an Lasarte-Oriak Santa Ana eguna ospatuko du, hainbat ekitaldi kulturalekin: artisautza-azoka, Parodia tradizionala, Santa Anetako III. Pintxoa eta pala-torneoko finalak. Uztailaren 24an igandearekin, Okendo Plazan, Artisautzako Azoka tradizional bisitatzeko aukera izango da. Azokak, 10etatik 14etara eta 17etatik 20etara bitarteko ordutegian, artisauak beren produktuak zuzenean lantzen  ikusteko aukera emango digu. Arratsaldean, Loidibarren frontoian eta 17:30etik aurrera, Santa Anetako pala-txapelketako finalak jokatuko dira.

Bestalde, atzo Aterpeak Santa Anetako III. Pintxo jardunaldia aurkeztu zuen, uztailaren 26an Santa Ana egunez egingo dena. Oinarri moduan, pintxoak bakailaoa eta piperrak erabiliko ditu, taberna bakoitzak bere iaiotasuna gehituz. Aurtengoan, ostalaritzako 8 establezimenduk iragarri dute parte hartuko dutela, iaz baino bi gehiagok: Arkupe tabernak, Buenetxea kafe-tabernak, Goiegi jatetxeak, Izurde tabernak, Lasarte tabernak, Sancho tabernak, ViƱa del Mar kafetegiak eta Yolanda tabernak beren proposamena eskainiko diote dastatu nahi duenari.

Egun horretan, 11:00etan, Brigidatarren komentuan, usadiozko meza emango da Santa Anaren ohoretan. Ondoren, Ttakunek luncha eskainiko die bertaratuei.

Jaiegunari amaiera emateko, 22:00etan eta Okendo Plazan, jadanik tradizionala den Santa Ana parodiaz gozatzeko aukera izango dugu, Ttakun elkarteak 30 lagun baino gehiagoren lankidetzarekin antolatuta. Bere umore-tonu bereziarekin, errepasoa egingo diete azken urte honetan gure herrian gertatu diren eta gaurkotasuna edo garrantzia izan duten gaiei.

Azkenik, gogorarazi nahi da zur-lanketako Zurmailu Elkartearen erakusketak zabalik jarraituko duela uztailaren 24ra arte, bisitatu nahi dutenentzat, Antonio Mercero gunean.

Kartela jaitsi (PDF)

 
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.