Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Fikziozko pertsonaiak, 2019ko Inauterietarako gaia
Festak - Inauteriak


Parte hartzeko prozesua amaituta, eta aurkeztutako proposamenak konpartsekin aztertu ondoren, 2019ko Inauterietarako gai nagusitzat fikziozko pertsonaiak hautatu da. Inauterietarako gaiaren proposamenak aurkezteko epea behin amaituta, Udalak inauterietako konpartsak bildu zituen, gaiaz debatitzeko eta 2019rako leitmotiva hautatzeko. Herritarrek eta konpartsek planteatutako gaiak aztertu ondoren, datorren urterako gai nagusitzat fikziozko pertsonaiak hautatzea erabaki zen, gai horrek mahai gainean jarritako ideietako asko biltzen baititu bere barruan. Izan ere, gai horrek jasotzen ditu mitologiako pertsonaiak, zientzia-fikzioa, komikiak, marrazki bizidunak... Jasotako proposamenen artetik, hauek nabarmentzen ziren: zientzia-fikzioa, zirkuaren mundua, zinemako pertsonaiak, marrazki bizidunak eta musika-taldeak. Bereziki deigarria izan zen 2019ko Inauterien gai gisa Jeronimo Bosch margolariaren Atseginen baratzea triptiko ospetsua erabiltzeko proposamena.

 
2019ko Inauterien gaia aukeratu
Festak - Inauteriak

Hasi da datorren urteko Inauterietako gaiari buruz proposamenak egiteko epea, “Zertaz mozorrotu nahi zenuke herria 2019. Urteko Inauterietan?” lemapean. Festen Departamentuak 2019ko Inauterietarako gaia orain proposatzera gonbidatzen ditu herritarrak. Horretarako, etxez etxe postontzietan txartel bat (PDF) banatzen hasi da, haren bidez herritarrek beren proposamenak Udalari helarazi ahal izateko. Hainbeste denbora lehenago egitearekin lortu nahi dena da konpartsek eta herritarrek beta nahikoa izan dezatela datozen inauteritarako mozorroak eta karrozak prestatu ahal izateko. Iritzia emateko, apirilaren 13a baino lehenago helarazi behar diguzu gaiari buruz duzun proposamena, udaletxeko bulegoetan dauden postontzietara. Proposamen guztien artean egingo da hautaketa. Eragin irudimenari eta parte hartu!

 
Inauteriak badatoz! Animatu zaitez gure herriko kaleak apaintzera
Festak - Inauteriak


Aurtengoan LANBIDEAK izango da gaia gure herriko INAUTERIETAN. Hau dela eta, Lasarte-Oriako Udaletxetik, herritar guztiak, Otsailaren 8tik 13ra, zuen etxeetako balkoiak, telaz eta globoz apaintzera animatu nahi zaituztegu.

 
Beste urte batez, Euskal Inauteriak emango die hasiera 2018ko Inauteriei
Festak - Inauteriak


Jesus Zaballos alkateak, Txus Alonso festetako zinegotziak eta konpartsa parte-hartzaileetako ordezkariek 2018ko Inauterien programa aurkeztu dute. Zaballosek festa dibertigarri honetan parte hartzera animatu zituen lasarteoriatarrak, eta konpartsei, Ttakuni eta gainerako kolaboratzaileei eskertu egin zien egiten duten lana, lasarteoriatarrek Inauteri dibertigarri batzuez gozatzeko aukera izan dezaten.

Gehiago irakurri...
 
Ireki da 2018ko Inauterietarako diru-laguntzen deialdia
Festak - Inauteriak


Diru-laguntzak eskatzeko epea urtarrilaren 10ra egongo da irekita. 12.253 euroko kopurua zuzendua dago programa honi. Laguntzak 2018.ko Inauteriekin zerikusia duten jarduerak garatuko dituzten pertsona fisiko edo juridiko guztiek eskatu ahalko dituzte, bai eta Inauterietako konpartsek ere. Guztira, 12.253 euroko kopurua zuzendua dago programa honi. Bete beharreko baldintzak dira diru-laguntzen eskatzaileen erregistro orokorrean alta emanda egotea eta behar bezala betetzea diru-laguntzaren eskaera-orria, zehatz-mehatz azalduz garatuko duen programa eta gastu-sarreren aurrekontua. Balorazioko irizpideak honako hauek dira:

  • Parte-hartzaileen kopurua, 20 puntu.
  • Programak edo jarduerak egina duen ibilbidea eta errotze-maila, 10 puntu.
  • Antzeko proposamenekiko koordinazioa, 10 puntu.
  • Programaren aurrekontua, 40 puntu.
  • Entitatearen edo konpartsaren jarraikitasuna eta fidagarritasuna, 5 puntu.
  • Programaren edo jardueraren finantzazio-tasa, 15 puntu.

PDFn oinarriak jaitsi.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 Hurrengoa > Amaiera >>

1. orria 5(e)tik
Copyright-a © 2018 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.