Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
2016ko Inauteriak
Festak - Inauteriak


Itsasoan girotuta, ostegunean kontzertu bufoarekin hasiko dira Inauterietako jarduerak eta festak. Lasarte-Oria itsaso-zati bat izan da egun batzuetan. Dena prest dago festarako. Abiatzeko seinalea Musika-Eskolako ikasleek eskainitako kontzertu bufoa izango da, jadanik tradizional bihurtua. Otsailaren 4an, ostegunarekin, errepertorio bariatu bat eskainiko dute Kulturetxean 19:00etan.


Ostiral 5ean, festa txikienentzat izango da: Inauteria eskolara lekualdatuko da. Sasoeta ikastetxean, 15:30etik aurrera musika eta txokolatada izango dira. Pablo Garaikoetxea ikastetxean, berriz, Euskal Inauteriak egingo dituzte.

Larunbat 6an, Inauteriak Okendo Plazara lekualdatuko dira. 12:00etan konpartsa parte-hartzaileen aurkezpena egingo da, eta mozorrotuentzat sagardo-barrikotea eta pintxo-poteoa izango dira, Oaintxe in Deu txarangak girotuta.

14:00etan karroza-lehiaketaren eta bazkari herrikoiaren txanda izango da. Bazkaritarako, nork bere janaria eraman beharko du. 16:00etako bingoaren ondoren, 17:00etan karrozen eta konpartsen desfilea abiatuko da, parte-hartzaile hauekin: Zabaleta, Zentro Zibikoa, Tekilak, Naste Borraste, Larramendizales, Jalgune, Ttakun, Intzak Parrandan, Elkar eta Erketz. Ibilbide hau egingo du: Okendo Plaza, Kale Nagusia, Loidi Barren, Kale Nagusia, Hipodromo Etorbidea, Pablo Mutiozabal, Geltoki Kalea eta ostera Okendo Plazara.

19:00etan txokolatada izango da konpartsentzat, eta erromeria Bide Batez-ekin. Eguna amaitzeko, Jotatxo DJa Okendoko karpan ariko da 23:00etan.

Igande 7an, Euskal Inauterien txanda izango da. Berritasun gisa, aurten arratsaldez izango dira. 16:30ean, Zubietakoei harrera egingo zaie Hipodromoko zubian, eta, txokolatada baten ondoren, elkarrekin dantzatuko dira zubietarrak eta lasarteoriatarrak 17:30ean. 17:45ean abiatuko dira Euskal Inauteriak, ibilbide hau egiteko: Hipodromo Etorbidea, Kale Nagusia, Ola Kalea, Kale Nagusia eta Okendo Plaza. 18:30ean erromeria eta erreketa berritua izango dira.

Egitaraua jatsi (PDF)

 
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.