Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Arrakasta handia 2017ko Inauterietarako proposamenen kanpainak
Festak - Inauteriak


2017ko Inauterien gaia lehenbailehen definitzearren, herritarrek parte hartzeko kanpaina bat abiatu zuen Udalak, mozorroetarako proposamenak eskatuz. Gure poza agertu nahi dugu herritarrek emandako hain erantzun handiagatik, festa horiekin oso motibatuta daudela erakutsi baitute. Udaleko postontzietara 412 proposamen heldu dira, eta haien artean gai bat modu harrigarrian gailendu da: “ofizioak” gaia, 250 lagun baino gehiagoren babesa izan duena. Tarte handiarekin, hurrengo proposamenak hauek izan dira: “bideoklipak”, “Izarretako Gerra” eta “animaliak”. Martxoaren 2an bilera egingo da konpartsekin, 2016ko Inauterien balorazioa egiteko eta 2017rako gaia hautatzeko. Behin erabakia hartutakoan, betiere egindako proposamenak oinarritzat hartuta, herritarrei ezagutzera emango zaie, datorren urteko mozorroak eta karrozak garaiz prestatuz joateko aukera izan dezaten.

 
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.